Bera Bera

Select your language

Aste borobila. Parisen igandean eta Gascan asteazkenen erakutsitako mailari jarraipena eman nahi zion eta gaur arratsaldean SUPER AMARA Bera Bera lehen zati bikaina jokatu du KH7 BM Granollers gainditzeko, Guerreras Iberdrola Ligako seigarren garaipena lortu du lidergoan jarraitzeko.

Partidan bikain sartu da. Cavok gol ederra egin du hasi eta berehala, bere ekarpena handia izango zen seinale baina SUPER AMARA Bera Beran gaur, ia guztiak egon dira mailan handian. Atarikoan Sara Gilek lehiatzeko erritmoari erreparatu zuen eta bere taldeak gaur agerian utzi du, transizioan Granollers gaindituz edo seis metroak aurkituz. Ménendezek pase ederrak eman dizkio Ugartemendiari, gola jaso bezain pronto gola egiten zuen instan batean –Boada eta Menéndez- eta aurreneko partzialean bi taldeen artean zazpi gol eman badira ere, defentsa kokatu denean eta Silvak geldiketak egin dituenena, Etxeberriak birratan jo du erasoara, Morenok beste behin eta Cavoren barneraketa bateki aurreneko tartea iritsi da (10’: 4-8).

Guarieiro baja zela, KH7 BM Granollersen Sobreperak hartu du ardura eta lau gol sartu ditu hamar minutuetan baina donostiarren erritmoa gaindiezina zen. Ugartemendiak Menéndezen beste pase bat gauzatu du, Morenok kontraerasoan sartu du eta Cardosok hegaletik Wiggins gaindutu du. SUPER AMARAk martxa azkarra jarri du (12’. 5-12). Merak madrildarra ordezkatu du atepean, Vegué eta Sarandevak tartea murriztu dute baina Hernándezek kanpoko jaurtiketaz egin du gola, Poloniok pibotean eta sake azkarren eta Loidik barneraketa bateakin abantaila handitu dute.

Fernandesek birritan ikusi du Arrojeria sei metroetan Granollersen defentsa aurreratuta zegoelarik. Partida apurtutu zegoen 20. minutuan (8-18). Salva Puigek gelditu du norgehiagoka eta, era berean, donostiarren erritmoa jaitsi da, azken hamar minutuetan hiru gol baino ez du egin. Atsedenaldian  (12-21).

Bigarrenean, Oihane Bautistak Sobreperari penaltia gelditu dio baina KH7 BM Granollersek Prelchi pibotean aurkitu du eta SUPER AMARA Bera Berak Cavoren inspirazioa izan du, bederatzi metrotik sekulako gola egin du argentinarrak. Eta hegaletatik ere asmatu dute Sara Gilek eta Maitane Etxeberriak, ondorioz, tarta are gehiago zabaldu da.

Salva Puig pistako zazpi jokalariekin saiatu 45 minututik baina ez du arrakastarik izan gainera, June Loidik bi gol egin ditu 30 metrotik. Granollersek aurreratu du defentsabaina SUPER AMARA Bera Bera, aukerak izan ditu, Fernandesek Mera atezainarekin topo egin arren.

Imanol Álvarezek zortzi minutu eman dizkio Oihane Bautista atezainari eta Errenteriarrak hiru geldiketa egin ditu, penaltiaz gain. O’Mullonyk asmatu du Cardoso eta Sara Gilek bezaka eta partida amaierara iritsi da gol trukaketekin (26-39).

Hortaz, zazpi egunetan hirugarren garaipena eta lidergoan bakar bakarrik. Orain aste osoa derbia prestatzeko, larunbatean 18etan Gascan izango dena.

Fitxa: KH7 BM Granollers 26, SUPER AMARA Bera Bera 39

KH7 BM Granollers 26 (12+14): Wiggins, González (3), Dias (2), Prelchi (5), Capdevila (3), Vázquez eta Vegué (2) –hasierako zazpia- Sobrepera (4), Sarandeva (4), Castañera (1), Monllor (1), Ben Chayhab (1) eta Mera (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 39 (21+18): Silva, Moreno (3), Hernández (1), Ugartemendia (2), Boada (1), Cavo (6) eta Etxeberria (4) – hasierako zazpia - Menéndez (2), Cardoso (3), Loidi (3), Polonio (3), Arrojeria (3), Fernandes (1), O’Mullony (2), Gil (5) eta Bautista (o.a.)

Epaileak: Sebastián Fernández eta Alberto Murillo (andaluziarrak)

Kanporatuak: Menéndez eta Moreno SUPER AMARAtik

Partzialak: 3-4, 4-8, 7-12, 8-18, 10-19, 12-21 –atsedenaldia- 14-23, 17-25, 18-29, 21-33, 24-36 eta 26-39

Gertaerak: Cristina Poloniok MVP saria jaso du

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores