Ez da turismo egiteko bidai bat izango. SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbatean Biarritzetik Parisera egingo du bidaia igandean 16etan Issy Les Moulineauxeko Palaise de Sport Robert Charpentier izeneko kiroldegian European Leagueko Q3ra sailkapena lortze aldera, non Errumaniako Ramnicu Valcea zain dagoen.
Horretarako Gascan eman zen gol gehiagoko berdinketa behar du (27-27) edo, jakina, partida irabaztea. Erronka ez da batera erraza izago, izan ere, Paris 92 Frantziako ligan líder da bost partidak irabazita eta Donostian dituen baliabiden berri eman zuen. Horrez gain, Esther Arrojeriak ohartarzi du, “partida osoan zehar aurpegia eman genuenez, zaunkaka aterako dira, igandean baino defentsa gogor batekin eta epaileen irizpidea ere ezberdina izango da”. Halere, bigarren kapitaina baikor da “norgehiagoka ezberdina izango da baina partida bakarrera jokatzen dugu eta gure aukerak izango ditugu”.
Tomas Barysas eta Povilas Petrusis lituaniarrek zuzenduko dute lehia, EHFko delegatua Constantin Din errumaniarra izango delarik. Europan 31 partida izango da Arrojeriarentzat, hortaz, eskarmentua badu eta argi du “bataila betea dira beti etxetik kanpoak”. “Parisen berdina izango da, kanporaketa erabakitzeke dago eta guztia emango dugu” dio usurbiltarrak.
Gascan eman zen berdintasunaren inguruan, Arrojeriak adierazi du “emaitzarekin harritu zen bat baino gehiago”, izan ere, “Paris da faborito, jokalari internazionalak ditu eta fisikoki oso indartsu dira”. Horregatik, “gure defentsa ere gogorra izan behar du, fisikoki desoreka hori berdintze aldera”. Eta eraso posizionalean “lasaitasuna” eskatu du, bere ustez, “eraso luzeak ez dituztelako gustoko”. Horregatik, “luze jokatu, hutsuneak aurkitu, ez eroso sentiaraztea lortu behar dugu”.
Era berean, Imanol Álvarezekin bat egiten du: “partidari erritmo altuago jarri behar diogu, kontraerasoan eta kontra-goletan mina egiten diegulako”. Halere, horretarako, “oso konzentraturik hasi behar dugu partidan eta uneoro adi egon”. Paris 92 faborito izateagatik ere aprobetxatu nahi du Arrojeriak “gu presiorik gabe goaz, balentria izango zen gu kanporaketa gainditzea baina, era berean, sari bat, oso lan ona egiten ari garelako”.
Paris 92 taldeko youtube kanaletik ikusgai izango da partida.