‘Gure nortasuna, gure indarra’ da aurten aukeratutako lema. Guarkoan SUPER AMARA Bera Berak frogatu nahi izan du European Leaguen lekua egin nahi duela, lehiaketa exijente honetan non Europako ligarik indartsuenetakoen taldeen ondoan. Izan ere Frantziako ligako puntako Paris 92 gainditzea merezi izan du eta berdinketarekin (27-27) konformatu behar izan du Gasca ia bete duen joanekoan.
Iazko emaitza bera, Zvezda errusiar taldearen aurka, Q3an orduan. Guarko partidak berriro agerian utzi du SUPER AMARA Bera Berak Europarekin gozatu nahi duela. Eskubaloia itzuki da gaurkoan Gascara, egun berezia bizi duena, betetzeko zorian egon dena, gazte ugari bildu duena –Leizaran, Tolosa, Urola, Ermua, Zumaia, La Salle eta Orioko taldeekin-, ordaindutako sarrera ondo aprobetxatu duena ikuskizun handia bizitzeko. Frantziarren indar fisikoa, eskarmentua eta kalitatearen gainetik egon dira ilusioa, defentsako lana, elkartasuna eta gipuzkoarren kemena, birritan hiru goleko aldea izan dutenak eta Paris 92 estutu dutenak, zituen baliabide guztiak ateratzeko, defentsari esker kontraerasoan lortu dutena. Eta hori guztia Cesáreo baja zela, gipuzkoarrentzat garrantzitsuago Lara González Paris 92 taldearentzat baino.
Europak xarma berezia du eta Parisen garaipena baino ez du balio, erronka nagusia da baina talde honek iazko eskarmentua du Moscun. Partida prestatzeko aste osoa du, Imanol Álvarezek horrela eskatuta agian bera zelako baikorrena.
(Partidaz jakin nahi duenak egunkarietara jo dezala, bertan defentsako zeregina goraipatuko dute, Europa debutari ziren Loidi eta Polonioren lan ikaragarria, partida hasierako emaitzari iraultzeko gaitasuna eta zaleekin eman den lotura).
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 27, Paris 92 27
SUPER AMARA Bera Bera 27 (13+14): Silva, Moreno, Cavo (1), Loidi (1), Menéndez (1), Fernandes (6) eta Cardoso (4p) – hasierako zazpikoa- Boada (3), Polonio (4), Etxeberria, Arrojeria, Gil (4), O’Mullony (2), Ugartemendia (1) eta Aalla (o.a.)
Paris 92 27 (14+13): Serdarevic, N. Fofana (2), Sajka (3), Lassource (3), Niombla (4), Nkou, M. Fofana (3) –hasierako zazpikoa- Cissokho (2), Thouvenot, Flippes (2), Chauveau, Offendal (5), Resende (3) eta Gabriel (o.a.).
Epaileak: Michalis Tzaferopoulos eta Andreas Bethmann, Grezia;
EHF delegatua: César Castillo, Britain handia.
Kanporatuak: Menéndez, Loidi (2) eta Gil SUPER AMARAtik eta Niombla (2), Resende (2), Cissokho, Flippes eta Lassource Paris 92tik
Partzialak: 1-3, 4-6, 6-7, 8-9, 11-11, 13-14 –atsedenaldia- 16-16, 20-18, 21-19, 23-21, 26-25 eta 27-27