Bera Bera

Select your language

Gaur eguardian kanariar derbian lortutako garaipenarekin (38-30), Rocasa eta SUPER AMARA Bera Bera jokuan izan diren zortzi puntutak bereganatu dituzten talde bakarrak dira. Aurreneko etenaldira iritsita, teldekoak Guerreras Iberdrola ligako líder kokatu dira gipuzkoarrak baino sei gol gehiago dituztelako (44 alde eta gipuzkorrek, 38).

Horrez gain, gertu ziren taldeekiko tarteak areagotu dituzte. Izan ere, Elche visitelche.com taldeak Xixonen galdu zuen (28-22) eta KH7 BM Granollersek, gauza bera A Sangriñan (26-24). Ondorioz Unicaja Banco Gijón hirugarren kokatu da Mecalia Atlético Guardésekin batera sei puntuekin. Granollers eta Elche bost puntuekin gelditu dira, lau dituzte Costa del Sol Málagak –zazpigarren- eta Caja Rural Aula Valladolidek eta ostean lau talde garaipen batekin ageri dira: Zubileta Evolution BM Zuazo, Conservas Orbe Rubensa Porriño –partida bat gutxiago-, Balonmano Salud Tenerife eta Balonmano Morvedre, Lanzarote Zonzamas –Porriñoko urtarrilean jokatuko du- eta Handbol Sant Quirze punturik urratu gabe dira.

Europako kanporaketa tarteko, Rocasa eta SUPER AMARA Bera Bera taldeek bosgarren jardunaldia irekiko dute Valladolid eta O Porriñon. Urriaren 13an izango da, kanariarrek 20etan Huerta del Rey dute hitzordua eta gipuzkoarrek, 20,30etan Conservas Orbe Rubensa Porriñorekin.

68 gol, laugarren oparoena

Ez da ohikoa Gascan larunbatean eman zen gol festa nahiz eta SUPER AMARA Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid aurren izan (37-31). Izan ere, Bidebietako taldea ohorezko mailan aritzen denetik Donostian gol gehien eman den laugarren norgehiagoka da larunbateakoa. Garako kazetari Juan Carlos Elorzak jasotako datuen arabera Donostian ez ziren hainbeste gol ikusten 2009ko martxoaren 19az geroztik. Orduan, Bera Berak Mar Sagunto (40-34) ganditu zuen, besteak beste, Lacrabère eta Amelie Goudjo (6), Patri Pinedo eta Tati Garmendia (5), golegile. Donostiarrak etxeko talde gisa, markarik altuena da bi taldeen artean lortu dutena, 74 gol da, alegia. 2005eko maiatzean Astroc Saguntok (35-38) irabazi zion Bera Berari eta 1994eko abenduan Disnorte Bilbaok (46-24) amore eman zuen Donostian.

2007ko maiatzean larunbatean Gascan eman zen emaiatza bera baina alderantziz (31-37) Astroc Sagunto nagusi eta Alarma Egoera iritsi baino lehen azken partida ofizialean SUPER AMARA Bera Berak 40-27 gainditu zuen Balonmano Salud Tenerife (2020ko martxoaren 7an). Iazko denboraldiko azken jardunaldian 66 gol ikusi ziren Gascan, SUPER AMARA 36-30 Granollersi irabazita  liga ospatuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores