Bera Bera

Select your language

Hamar gol sartu ditu gaur arratsaldean Mariane Fernandesek SUPER AMARA Bera Bera garaipenera bultzatuz Caja Rural Aula Valladolid taldearen aurrean, bederatzi gol azpitik egon arren bigarren zatiaren hasieran donostiarrak estutu ditu amaieran (37-31).

Defentsarako bidea azkar egitea eskatu zuen atarikoan Imanol Álvarezek. Eta taldeari lagundu dio, Cardoso Teresa Álvarezen gainean jarriz, zentralaren jokua eragozteko. Horrez gain, defentsan egindako lana eta Silva atepean bikain, gipuzkoarrak nagusi izan dira markagailuan O’Mullony protagonista. Ondoren talde osoak hartu du ardura hori, Gil, Polonio, Ugartemendia (2), Hernández, Boada eta Menéndez, esate baterako.

Maitane Etxeberria baja, Poloniok ordezkatu du Cardoso. Téllezen saikeraz gain, Caja Rural Aula Valladolidek beste arazoa zuen, Silva gainditu. Carmen Sanz ere ondo ibili da beste aldean baina atsedenaldian gaur laranjaz jantzi direnak nagusi (19-14) (Aulari ez zaio oraindik iritsi bigarren ekipazioa).

Bigarrenean, SUPER AMARA Bera Berak partida apurtu du (39’: 26-18) Moreno eta Fernandesen hiru golei esker. Halere, bigarren kanporaketa ikusi du brasildarrak eta Imanol Álvarezek babestu du. Hernández eta Boadak tarteari eutsi diote baina Elena Cuadrado eta Amaia González de Garibay jokalarien une gozoa iritsi da, Aula gerturatuz (30-25).

Zazpi minutu golik egin gabe, Carmen Sanz nagusi orduan Aula asko gerturatu da (53’: 30-27) Sara Molésen golarekin. Cristina Poloniok jarri dio amaiera bolada txarrari, Teresa Álvarezek erantzun du baina Poloniok buelta osoa emanez berriro asmatu du, Cardosok penaltiz egin du gola eta Fernandesek erakustaldia eman du. Brasildarrak datorren astean egingo du debuta Brasilekin Paraguayn.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Beraren garaipen ederra, líder kokatzen da igandean kanariarren arteko derbiaren zain.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 37, Caja Rural Aula Valladolid 31,

SUPER AMARA Bera Bera 37 (19+14): Silva, Gil (1), O’Mullony (3), Loidi, Cesáreo (1), Arrojeria (1) eta Cardoso (4, 2p) –hasierako zazpia- Fernandes (10), Hernández (3), Polonio (3), Menéndez (2), Boada (5), Ugartemendia (2), Moreno (2) eta Aalla (p.s.)

Caja Rural Aula Valladolid 31 (14+17): Sanz, Lucio (1), Téllez (4), Cifuentes (2), T. Álvarez (2), Cuadrado (4) eta González de Garibay (5)- hasierako zazpia -  Molés (2), So Delgado (3), Laguna (3, 1p), E. Álvarez (3), Vallés (2), R. Bergara, B. Bergara eta Guerra (o.a.)

Epaileak: Tania Rodríguez (valentziarra) eta Lorena Gil (aragoi)

Kanporatuak: Loidi eta Fernandes Super Amara Bera Beratik eta Lucio eta Cifuentes Caja Ruraletik

Partzialak: 3-1, 6-4, 7-5, 12-8, 16-10 -19-14 –atsedenaldian- 22-17, 26-18, 30-23, 30-25, 33-28 eta 37-31

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores