Malena Cavo baja, Maitane Etxeberriaren partaidetza kolokan eta ligako azken partidarekiko Ainhoa Etxeberria nobedade, SUPER AMARA Bera Berak Josean Gasca (18 etan, Tania Rodríguez –valentziarra- eta Lorena García –aragoi) Caja Rural Aula Valladolid hartuko du Guerreras Iberdrola ligaren laugarren jardunaldian.
SUPER AMARA Bera Berak Tenerife osteko sentsazioak neurtuko ditu, Caja Rural Aula Valladolid taldearen jokua kontrolatzen saiatuko dena, izan ere, baloi jabetza altuak gustoko dituztelako eta, era berea, talde honen sendotasuna. Miguel Ángel Peñasen taldea bederatzigarren denboraldia betetzean ari da ohorezko mailan, iaz Kopako finalera iritsi zen eta ligan laugarren amaitu zen.
Lulu Guerra, Cifuentes, Teresa Álvarez, Cuadrado eta Amaia González de Garibay dira lerroz-lerro erreferenteak, ahaztu gabe baliabide gehiago dituela, Téllez edo Danila So Delgado kanpotik jaurtitzeko edo Jimena Laguna eta Sara Moles jokalarien jarioa eta Inoa Lucio edo Malena Vallés fitxaketa berriak, Zilarrezko mailan golegile nagusienak.
Etenaldia aurretik, gipuzkoarrek, aldiz, erregulartasuna aurkitu nahian dabiltza, Málagaren aurka lehenengo zatian eta Tenerifeko bigarrenean egindako jokuari jarraipena emanez.
Gascan ‘Gure indarra, gure nortasuna’ kanpaina berriarekin jantziko da, Laura Hernándezen kamiseta zozketatuko da eta atsedenaldian, Aramendiaren erronka berri bat.