Imanol Álvarez, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak komunikabideen aurrean adierazi du gaur goizean “defentsan atzera egiten ondoen dakienak asko irabazita izango du”.
SUPER AMARA Bera Berak larunbatean Gascan (18etan) Caja Rural Aula Valladolid hartuko du Guerreras Iberdrola Ligaren laugarren jardunaldian Costa del Sol Málagako partidaren aurreneko zatian eman zuen maila lortze aldera. Entrenatzailearen esanetan Aula –iaz laugarren- goiko postuetan izango da eta edozein edonon gainditzeko aukera du”.
Bere ustez, normalean baino baloi jabetza gehiago izango du partidak “Aulak gustoko duen jokua delako eta jokalari aproposak dituelako horretarako”, horregatik dio “defentsan atzera egiten ondoen egiten duena aukera gehiago izango ditu, gure defentsa behin kokatuta aukera gehiago izango ditugu eta, gainera, kontraerasoan irteteko aukera ere izango genuke”.
Partidari begira, Malena Cavo baja da Argentinarekin Mundialerako sailkapena prestatzen ari delako –urriaren 5etik 9ra- eta Maitane Etxeberriaren partaidetza kolokan dago Tenerifen jasan zuen kolpea dela eta.
Álvarezek bere taldeari “Málagaren aurka bezaka hastea” eskatu dio, hau da, oso konzentraturik, jokalariek duten maila frogatzeko aukera izango dutelako”. Horrez gain, “erregulartasuna” eskatu du “iaz lortu genuena”, halere, “erasoan oraindik falta zaigu” onartu du, partidak jokatzea beharrezkoa da irtenbideak bilatzeko”.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak partida orekatua nahi du, hau da, “eraso posizionalean Aula ahalik eta denbora gehien aritzea, erritmoa ezartzen duenak asko irabazita izango duelako”.
Azkenik, Álvarezek “Paris 92 taldearen aurkako partidaren aurrerapena (urriaren 17an)” ikusten du”. “Ea zalegoa pozik uzten dugun Europako norgehiagokara ere etor dadin”.