Bera Bera

Select your language

Bigarren zati hasieran estutu behar izan du SUPER AMARA Bera Berak Balonmano Salud Tenerife gainditu ahal izateko, partida hasiera kaskarrak atsedenaldira atzetik iritsi da (15-12). Bigarrenean zortzi minutu behar izan du norgehiagoka iraultzeko eta orduan Tenerife estutu du (23-31).

4-0 atzetik ekin diote partidari gipuzkoarrek. Ahazteko moduko aurreneko zatia, defentsan ahul, jaurtiketetan ezin asmatu, baloia arraz galtzen, SUPER AMARA Bera Bera kosta izan zaio partidan sartzea. Imanol Álvarezek Polonio jarri behar izan du Rebeca Lópezen gainean, oso eroso sentitzen zelako. Gipuzkoarrek kontraerasoan eta Hernándezek penaltietan baino ez zuten asmatzen (3/3). Polonio baloiak lapurtu ditu eta pibotean asmatu ere bai baina tartea ez da gutxitu (23’: 11-7). Pérez Rocha hegaletik –bost gol – protagonismoa bereganatu dute Zsembery albokoarekin batera. Gutxi balitz Etxeberriak kolpea jaso du eta pista utzi eta gero ez da itzuli.

Bigarrenean guztiz aldatu da panorama. Arrojeriak hutsuneak aurkitu ditu, Cavo sei metroetara iritsi da eta Gilek huts egindakoak ahaztu eta asmatzen hasi da, Cardoso bezala, bere gol batekin aurretik jarri duelako SUPER AMARA Bera Bera (38’: 18-19).

Saiatu arren Balonmano Salud taldeak ez du biderik aurkitu, gainera Silvarekin topo egin du eta erasoan Fernandesek hartu du lekukoa. Tartea bospasei goletan zegoen, partidak erritmoa galdu du eta puntuak Donostiarunt abiatu dira.

Jardunaldiak utzi dituen emaitzekin SUPER AMARA Bera Bera eta Rocasa dira sei puntuekin dauden talde bakarrak.

Fitxa: Balonmano Salud Tenerife 23, SUPER AMARA Bera Bera 31

Balonmano Salud Tenerife 23 (15+8): Robles, Cabrera (1), Zsembery (3), Zaldua (4), López (5), Loscos (1) eta Rocha (5) –hasierako zazpikoa- Cobo, Martínez (2, 1p), González eta Achaa (2p)

SUPER AMARA Bera Bera 31 (12+19): Aalla, Moreno (1p), Hernández (5, 4p), Cesáreo (3), Loidi (1), Etxeberria (1) eta Arrojeria (2) –hasierako zazpikoa- Cavo (3), Cardoso (1), Gil (5), Polonio (4), Boada, O’Mullony (1), Fernandes (4), Menéndez eta Silva (o.a.)

Epaileak: García Mosquera eta Martínez (galizarrak)

Kanporatuak: Cobo (2), Zsembery Salud Tenerifetik eta Etxeberria, Menéndez (2), Cavo eta Cesáreo Super Amaratik

Partzialak: 3-0, 5-3, 8-5, 9-7, 12-9, 15-12 –atsedenaldian- 17-16, 18-20, 19-23, 19-25, 21-28 eta 23-31

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores