SUPER AMARA Bera Berako Imanol Álvarez Espainiako goreneko selekzioko bigarren entrenatzailea izango da José Ignacio Pradesen eskaera onartuz. Horrez gain, 2022ko Eurokoparako sailkatze faserako aurreneko bi partidei begira zerrendan dira Maitane Etxeberria eta Elisabet Cesáreo.
Ondorioz, Espainiako goreneko egituran Joku Olinpikoetan eman den aldaketa Imanol Álvarez harrapatu du, junior mailako hautatzailea izateari utziko diona Pradesen laguntzailea izateko, gutxienez, Mundiala ospatu bitartean, Espaniak antolatuko duena abenduaren 1etatik 19ra arte.
Bikoteak urriaren 6an egingo du debuta Eslovakiaren aurka Antequeran eta urriaren 10ean Portugaleko Paredes herrian jokatuko dute bigarren jardunaldia. Jokalariek urriaren 3an Antequeran egon beharko dute.
Zerrendan dira Maitane Etxeberria, berriro selekziora itzuliko dena eta Elisabet Cesáreo, Joku Olinpikoetatik errepikatzen duena.