SUPER AMARA Bera Berak Tenerifen jokatuko du larunbatean Balonmano Salud taldearen aurka, Guerreras Iberdrola ligaren hirugarren jardunaldiari dagokion norgehiagoka. Iazko irailetik Kanariar Uharteetara bosgarren bidaia izango da. 20-21 denboraldian Lanzarote Arrecife taldearen aurka egin zuten ligako debuta, urrian itzuli ziren irlara Puerto del Carmenekin jokatzera eta maiatzean, birritan aste batean, Rocasaren aurka Ligan eta Teldeko Kopa ostean.
Kopan izan arren, ligako ibilbidea ondo atera zaio SUPER AMARA Bera Berari, izan ere, Kanarietan 2017az gerotik ez duela galtzen. Orduan, lesioak hondatuta, partida 28-26 galtzeaz gain, Ligako titulua ere bertan utzi zuen. Horren ostean, lau aldiz jarraian irabazi du Ligan Telden. Balonmano Salud igota, 2019-20an Tenerifera abiatu zen non urrian debutariari gipuzkoarrek ez zioten aukerarik eman (23-40).
Iazko denboraldian denboraldia hasi eta berehala Lanzarotera birritan. Arrecife (17-32) eta Puerto del Carmen (18-39), ondoren maila galdu zutenak. Matematikoki Liga irabazita, SUPER AMARA Bera Berak Rocasa (21-28) gainditu zuen maiatzean. Balonmano Salud, aldiz, ez zen bigarren fasera sailkatu, hortaz, Tenerife ez zuen iaz bisitatu.
Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Kanarietara bosgarren bidaia egingo du ostiralean, Balonmano Salud Tenerife izango du aurrean larunbatean 21etan (Donostiako orduan). Eta Lanzarote ere berriro bisitatuko du, Zonzamas taldeari oraingo honetan, baina hori 2022ko urtarrilean izango da.