Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Costa del Sol Málaga gainditu du gaur Gascan Guerreras Iberdrola Ligarako aurkari zuzena azken minutuetan Fernandes eta Boada jokalariek golak egiten asmatu dutelako (24-22, 13-9 atsedenaldian).

Atarikoan Imanol Álvarezek taldeak zaleentzako jokatzen zuela zioen eta haren babesa eskatzen zuen. Hamaika hilabete ostean Gascara itzuli dira zaletutak eta nabaritu da. Gozatu du, animatu, protestatu eta amaiera arte gelditu da SUPER AMARA Bera Bera eta, gauzak estu jarri dituen Costa del Sol Málaga taldeak txaloekin agurtzeko.

Partida hasiera bikaina eman diote donostiarrek, defentsan batez ere, June Loidi protagonista, lau aldiz baloia lapurtu duelarik Paula García zihoan pasea. Elgoibartarra eta Cesáreo kokatu dira erdian, Menéndez eta Etxeberria lagun eta Arrojeria eta Sara Gil hegaletan. Boadak kapitaina ordezkatu du erasoan eta bi gol ere egin dituen Loidik Fernandeseki egiten zuen aldaketa.

Boada eta Arrojeria batera jarri ditu Álvarezek lehenengo lerroan. Málagako hegalariak alboak presionatzen dutela usurbiltarrak eskuin aldean kokaturik hutsuneak aurkitu ditu, Etxeberriak bezala. Málaga, aldiz, kontraerasoan finago zebilen.

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak markagailuan nagusi izan da aurreneko zatian. Cesáreok asmatu du Fernandesen pasea tarteko eta Etxeberriak kontraerasoa bikaina gauzatu du (17’: 9-5). Aldaketak iritsi dira, O’Mullonyk Arrojeriaren lekukoa hartu du, Silva atezaina partidan sartu da Alvesen hiru jaurtiketak geldituz, Menéndezek 30 metrotik gola sartu du bost goleko aldea lortuz baina Arderiusek murriztu du aldea (atsedenaldian, 13-9).

Bigarren zati hasieran SUPER AMARA Bera Bera partida apurtzeko zorian egon da jokalari bat gehiago zegoelarik. 15-9 aurretik, Cardosok Castellanosekin topo egin du eta gipuzkoarren bi kanporaketa ia jarraian jasan dituzte Cesáreo eta Boadari. Costa del Sol Málagak partida aldatzeko aukera zuela nabaritu du eta, kontraerasoz Espe eta Sole López protagonista tartea murriztu dute. Arrojeria eta Sara Gilek erantzun dute, Imanol Álvarezek hutsartea eskatu du bost goleko aldea izan arren. Halere, Silvak geldiketak egin arren Málagak Dos Santos eta Espe Lópezekin partida estutu dute, erasoan donostiarrek arazoak zituztelako.

Norgehiagoka amaitzeko zortzi minutu falta zirela iritsi da berdinketa (20-20) eta Fernandesek bi jautiketa jarraian gauzatu ditu, Alvesek ez du Silvaren aurrean asmatu eta Boadak bi barneraketa bikainak burutu ditu batez ere bigarrena baloi loratu bat bidali du Donostian puntuak gelditze aldera.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 24, Costa del Sol Málaga 22

SUPER AMARA Bera Bera 24 (13+11): Silva, Gil (3), Menéndez (1), Loidi (2), Cesáreo (1), Etxeberria (2) eta Arrojeria (4) – hasierako zazpikoa- Boada (3) Fernandes (3), O’Mullony (3), Hernández, Polonio, Cardoso (2, 1p), Moreno, Ugartemendia eta Aalla (o.a.)

Costa del Sol Málaga 22: (9+13): Castellanos, Sole López (5), Doiro (1), García (1), Arderius (4) y Espe López (4)  y Dos Santos (3, 1p)–siete inicial- Campigli (1), Alves (2), Bravo (1), Sánchez, Gutiérrez eta Fernández (o.a.)

Epaileak: Yon Bustamante –nafarra- eta Javier Álvarez –EAE-

Kanporatuak: Cesáreo (2) eta Boada SUPER AMARA tik eta Gutiérrez (2), Campigli eta García Costa del Sol Málagatik

Partzialak: 2-2, 5-3, 8-5, 9-6, 12-8, 13-9 –hasierako zazpikoa- 15-12, 17-14, 19-17, 20-20, 22-20 eta 24-22

Gertarerak: Tati Garmendiak oroigarri bat eman dio Nely Carla Albertori duela gutxi eskubaloia jokalari gisa utzi duelako

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores