Bera Bera

Select your language

Brasil eta Argentinako Eskubaloi Federazioek SUPER AMARA Bera Berako Adriana Cardoso, Mariane Fernandes eta Malena Cavo deitu dituzte Erdi-Hegoaldea Txapelketan jokatzeko, Paraguayko Asuncion hirian urriaren 5etik 9ra bitartean ospatuko dena eta Espainian abenduan burutuko den Mundialerako hiru txartela banatuko dituena.

Junior mailako internazioanala izan zen Mariane Fernandes, baina ezker alboko jokalaria aurreneko aldiz deitu dute Brasileko goreneko selekzioara. Espainian bezala, Brasilek ere Jorge Dueñas ordezkatu du eta momentuz Cristiano Rocha da hautatziailea, azkeneko bederatzi urtetan teknikaria izan dena selekzioan. Zerrendan dira ere Renata Arruda eta Giulia Guarieiro Bera Berako ohi jokalariak.

Bestetik, Paraguayn aurreneko hiru selekzioen artean egotea espero du Argentinak, Mundial berri bat jokatu ahal izateko. Malena Cavorekin batera zerrendan dira Bera Berako ohi jokalari Karsten, Pizzo eta Mena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores