Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola 21-22 Ligan aurreneko bi puntuak eskuratu ditu gaur, Handbol Sant Quirze debutaria aise gaindituz (16-38) seriotasun handiko partidan.

Imanol Álvarezen jokalariak kontraerasoan eta transizioak egitan sartu dira lehian. Halere, defentsan lana izan du Tyaglyay albokoa eta Judith Sans pibotean kontrolatzeko partida berdindu dutelarik 8. minutuan (4-4), Olga Moliner atezainaren geldiketak lagun. Entrenatzaileak Loidi eta Cesáreo kokatu ditu erdian, Hernández eta O’Mullony ondoan, Arrojeria eta Moreno hegaletan, Aalla atezain. Cardosok Loidi ordezkatu du erasoan.

9. minutan Arrojeriak Boadari utzi dio zuzendaritza, ostiraleko entrenaldian orkatila bihurritu zuen eta ez da itzuli, hurrengo larunbateko norgehiagokan Costa del Sol Málaga agertuko baita Gascan. Tyaglyay eta Sans kontrolpean, baloiak lapurtuz eta Aallaren geldiketak medio, SUPER AMARA Bera Berak korrika egiteko aukera izan du Cardoso eta Etxeberriarekin. Halere, eraso geldoan ere hutsuneak aurkitu ditu O’Mullony, Boada eta Cardosorekin, hegaletik, pibotan eta penaltiz gola egin dituena.

Imanol Álvarez eta Dolores Martín entrenatzaileek minutuak banatu dituzte jokalarien artean baina Sant Quirze 14 minutu golik egin gabe egon da, Nerea Gilek bere taldeko bosgarrena egin du 22. minutuan. Fernandesek kanpotik jaurti eta barneraketa egin du eta Boadak azken segunduan sartu du (7-18).

Abantaila erosoa izan arren, SUPER AMARA Bera Berak serio jarraitu du bigarren zatian ere. Sant Quirzeri bederatzi minutu kosta izan zaio aurreneko gola egitea, Aalla fin ibili delako. Erasoan, O’Mullonyren abiadura eta Fernandesen jaurtiketak. Cesáreok kontraerasoan eta pivotean lekukoa hartu du. Sant Quirzen Clara Moliner eta Nerea Gil jokalariek izan dute protagonismoa.

Imanol Álvarezek defentsan frogak egin ditu Ugartemendia, Cesáreo eta Loidi batera jarriz. Cardosok eraginkor jarraitu du –penalti bat baino ez du huts egin- eta azken partzialean kataluniarrak eroso egon dira. Ondorioz, bere jokua berreskuratu du SUPER AMARA Bera Berak aurreneko bu puntuak lortuz.

Fitxa: Handbol Sant Quirze 16, SUPER AMARA Bera Bera 38

Handbol Sant Quirze 16 (7+9): O. Moliner, Vila, Tyaglyay (4), Sans (3), C. Moliner (3), Nerea Gil (3) eta Crespo –hasierako zazpia- Nuez (1), Pérez, Plana, Rodríguez, Carreras (1), González (1) y Millan (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 38 (18+20): Aalla, Moreno (1), Hernández (3, 1p), Loidi (3), Arrojeria (1), Cesáreo (5) eta O’Mullony (3) –hasierako zazpia- Cardoso (9, 4p), Boada (3), Etxeberria (2), Gil (1), Fernandes (6), Menéndez, Ugartemendia, Polonio (1) eta Silva (o.a.)   

Epaileak: Jordi Pinilla eta Eric Deiros (kataluniarrak)

Kanporatuak: Pérez, Sans, González eta Nerea Gil Sant Quirzetik eta Ugartemendia SUPER AMARAtik

Partzialak: 2-2, 4-5, 4-8, 4-10, 5-15, 7-18 –atsedenaldia- 7-22, 8-26, 9-28, 11-33, 13-37 eta 16-38

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores