Bera Bera

Select your language

Bidebietako talde hark igoera lortu zuenetik 1990eko udaberrian, donostiarrek 32. Denboraldiari ekingo diote emakumezkoen eskubaloiko ohorezko mailan. Denboraldi bat gehiagorekin Kanariar Uharteko Remudas taldeak gipuzkoarrak gainditzen du.

SUPER AMARA Bera Berak 21-22 denboraldia Guerreras Iberdrola liga eskuratzea du helburu. Azkeneko hamar urte hauetan Bidebietakoek zazpi liga lortu dituzte eta hiru aldiz bigarren gelditu dira, Estatuko erreferentea izanik emakumezkoen eskubaloian. Laugarren denboraldiz jarraian Imanol Álvarezek zuzenduko du plantilla, 17 jokalariz osaturikoa. Bera Beran dagoenetik lehengo larunbatean Superkopan jokalari bat aktatik kanpo utzi behar izan zuen, izan ere, gutxienez 12 eta gehienez 16 sartzen dira. Halere, entrenatzaileak atarikoak “jokalari guztiak dira ezinbestekoak” adierazi zuen.

Guerreras Iberdrola 21-22 liga berriro ere 14 taldez osaturik egongo da eta liga erregularra izango da lehiaketa sistema, hau 26 jardunaldi, talde guztiek elkarren aurka. SUPER AMARA Bera Berak larunbatean (18etan, Jordi Pinilla eta Eric Deiros, kataluniarrak) igo berri den Handbol San Quirzeri egingo dio bisita, Judith Sansen taldea, Dolores Martínek zuzentzen duena.

Caja Rural Aula Valladolid eta Mecalia Atlético Guardés ostiralean (Teledeporte, 21etan) Guerreras Iberdrola ligarik estuena espero dena. Irailaren 10etik 2022ko maiatzaren 28ra arte 182 partida izango dira, non titulua eta Europan izateko lehiaz gain, jaitsierako dauden lau lekuak saihesteko borroka itzela izango den. Izan ere, 2022-23 denboraldian Guerreras Iberdrola ligak 12 talde izando ditu –urtean zehar lehiaketa sistema aztertuko da-, Zilarrezko mailak berriz 12 taldez osaturiko multzo bakarra izango du eta hirugarren maila agertuko da, 12 taldez osaturiko lau multzo.

Gascak, 800 eserleku

Iaz bezala, SUPER AMARA Bera Berak Josean Gasca kiroldegian jokatzen jarraituko du. Eusko Jaurlaritzaren azkeneko dekretuaren arabera gehienez 800 pertsonentzako lekua izango luke Gascak. Hortaz, Bera Berak sarrerak saltzeko aplikazioa martxan jarriko du laster, Gascara joateko erraztasunak emate aldera, segurtasun neurriak betez. Ondorioz, interesatutek libre dagoen eserlekua baino ezingo du erosi. Eserleku horien artean hutsunea izango da eta aste honetan Costa del Sol Málaga taldearen aurkako partidarako salgai jartzeko asmoa dago. Abonamenduak 75 euro balio du helduentzako (sarrerekiko 70 euroko aurrezpena eta, horrez gain, onurak Europan eta Kopan) Abonamenduko formularioa bete.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores