Torrelavegako Vicente Trueba kiroldegiak bihar larunbata (19etan), irailak 4, XXII. Superkopa hartuko du, Guerreras Iberdrola Ligako 20-21 denboraldiko txapeldun SUPER AMARA Bera Bera eta Kopako txapeldun Elche visitelche.com taldearen artekoa (Jorge Escudero eta Jesús Escudero, kantabriarrak).
Hamabigarren finalea, donostiarrek Superkopako zortzigarren titulua nahi dute. Elche, aldiz, debutaría da lehiaketa honetan. 2020ko otsailaren 8tik, Helvetia Alcobendasen aurkako ligako partidatik ez zuela Imanol Álvarezek plantilla osoa bere esanetara. Ordutik –martxaron 7an jokatu zen azken partida denboraldi hartan-, 32 partida ofiziala igaro dira. Boada, O’Mullony eta Sara Gil prest dira, astearteko lagunartekoan agerian utzi zuten lesioak ahaztuta dituztela. Superkopari begira, aldiz, jokalari bat kanpoan utzi behar du bihar, aktan 16 izen sartzen direlako. Euskal Kopako finalean izan ostean, SUPER AMARA Bera Berako hiru fitxaketak ofizialki estatuko lehiaketa batean estrenatuko dira: June Loidi, Maddi Aalla eta Cristina Polonio. Aalla atezainak badaki zer den Superkopa, Zuazorekin Iruñakoa jokatu zuelako, ondorioz Loidi eta Polonio izango dira debutari bihar.
Bestetik, Elche visitelche.com taldeak Bea Escribano, Nantesetik etorrita –European Leaugeko txapelduna-, África Sempere pibota, Carrúsera itzuli desde Guardésetik eta Pamela Rodrigues atezain brasildarraren zain dago. Bajen artean, Bolling lesionaturik dagoelako eta Ana Martínez eskubaloia erabat utzita.
Bigarren aldiz, emakumezkoen eta gizonezkoen Superkopak bat egin dute. 19etan SUPER AMARA Bera Bera eta Elche visitelche.com taldeen artekoa eta 21,30etan Bartzelona eta Adema León taldeen txanda izango da.
Concha Espina Antzokian, gala
Espainiako Eskubaloi Federazioak antolatuta Torrelavegako Concha Espina Antzokian 20,30etan aurtengo Gala antolatu du, non iazko jokalari onenak jasoko dituzte hainbat sari. Besteak beste, protagonista izango dira Maitane Etxeberria, eskuin hegalaririk onena izendatuta; Mariane Fernandes, ezker albokoa; Renata Arruda –gaur Errumanian – atezain onena izatez gain Guerreras Iberdrola Ligako jokalaririk onena izendatu zuten eta Imanol Álvarez, entrenatzailerik onena.