Bera Bera

Select your language

Larunbat honetan, urtarrilak 22, arratsaldeko 17:30etan, Bera Berako lehen taldeak Eibar jasotzen du Anoetako Miniestadioan. Aurreko asteko partida ahaztea tokatzen da eta datorrenari aurre egitea. Puntuak ongi etorriak lirateke beraz gogoz saiatuko dira donostiarrak.

Eibar, neguko merkatuan refortzatu berri da arroin argentinar batekin. Zalantzarik gabe, notatuko da inkorporazioaren kemena.

Gure aldetik, gure taldeak Anton Legorburu lesionatua berreskuratuko du, eta Guido Biante aurrelaria ere, denbora batez kanpoan egon eta gero ikasketak direla eta, donostiara bueltatu da eta bigarren fasean

gurekin izango da.

Egutegiz, lehen faseko azken partida litzateke, baina Covid19 kasuak zirela eta, Ourenseren aurkako partida atzeratu behar izan genuen abenduaren 18an. Partida hori datorren astebukaeran jokatuko da lurralde galegoetan.

Animo gazteazk!

Anoetako larunbata, bigarren taldeko partidarekin irekiko da Kanpanzar Arrasateren aurka arratsaldeko 14:30etan. Euskal lehenengo mailako hamargarren jardunaldia eta hirugarren sailkatua edukiko dugu aurrean, azken bi partidak galdu dute Elorrio eta La Únicaren aurka, beraz bilatuko dute aurreko multzotik ez urruntzea Anoetan gure gazteei irabaziz. 

Partida zaila beraz, baina seguro kementsu ahaleginduko direla Etor eta Alvaroren mutilak. Hiruzpalau jokalari ibiliko dira lehenengo taldearekin, albiste ona eta formakuntza lana oso ondo egiten hari dela esan nahi du, beteranoen laguntzarekin pixkanaka gazteak lehen taldera iristea, hori izan bai da betidanik gure helburu garrantzitsuena eta biharko partida zailak, hobetzeko aukera bikaina. Zatozte guztiok animatzera.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores