Bera Bera

Select your language

Bera Berako boleibol sailak, Donostiako Aste Nagusiko hondartza-boleibol txapelketa urtero antolatzen duena eta aurten Abuztuak 21 eta 23 bitartean programatuta zegoena, oraingo egoeran txapelketa ez antolatzea erabaki dugu. Arrazoiak ondoren azaltzen ditugu.

Alde batetik, hondartza-boleibolak arrisku txikiko iharduera dela frogatu duela kontsideratzen degu.

Baina, bestalde, momentuko prebentziozko neurriek beharrezko kontsideratzen dute oraindik 10 egungo gutxieneko koarentena Covid-19-ean positibo emandako pertsona batekin hurbileneko kontaktua izandako guztientzat, nahiz eta hauei egindako ondorengo frogek positibo ez izan. Horrela, txapelketako partaide batek positiboa eman ondoren, txapelketan kutsatu ez arren eta txapelketako partaide guztiek negatiboa eman arren, hauek eta antolatzaileek aipatutako prebentziozko koarentena egitea beharko zuten. Honek partaideentzat eta antolatzaileentzak sortu ditzakeen kalteak direla eta, osasun mailan, lanekoan eta beste edozein mailan, txapelketaren antolakuntzarekin ez jarraitzea erabaki degu, guretzat ere pena dena.

Komunikatu hau aprobetxatuz, bakotzairen eskuan daukagun segurtasun neurriak mantentzea gogorarazi nahi degu, bai hondartza-boleibola praktikatzerakoan bai beste arlo guztietan.

Hondartza-boleibola gozatu segurtasunarekin. Hurren arte

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores