Bera Bera

Seleccione su idioma

Markagailuak erakusten duena baino gutxiago sufritu zuen Bera Berak hirugarren postuaren jabe den Sustatuz Los Chelines taldeari irabazteko, atzo Bidebietan (26-25). Partida estua izan zen lehen zatian (14-13) eta bigarrenean, Haizea Urretabizkaiak tartea ireki zuen, Merinok sei penalti gauzatu zituen (bakarra huts egin zuen). Halere, Castroko gerturatu zen (56’: 25-24) eta, azken minutuetan Ainara Lopezek asmatu zuen puntuak bereganatzeko.

Ondorioz, laugarren postua sendotu du Eibarrek Urdanetarekin galdu zuelako eta, orain, hirugarrena –Los Chelines- hiru puntutara du. Lau partida falta direla, nahiz eta average alde izan, egutegia hobea dute Castrokoek.

Fitxa: Bera Bera 26 (13+13): Zabala Goñi, Urretabizkaia (5), López (5), Vázquez (3), Tapia (4), Lizeaga (1) eta Ruiz de Gauna –hasierako zazpikoa- M. Del Campo, Azkue (Fresco (1), Murgiondo (1), Merino (6 p), Álvarez, Salaberria eta Bautista (o.a.).

Euskal Liga, Lacturale Bera Bera jubenil taldea nagusi Urdanetarekin eta ondorioz, larunbatean Etxebarrin lau goleko abantaila lortu behar du lauko finalera iristeko.

Bera Bera Donibane kadete mutilek, aldiz, amore eman zuten Bidasoarekin.

Emaitzak:

Zilarrezko maila:

BERA BERA        26-25    SUSTATUZ Los Chelines

Euskal Liga:

Jubenil neskak:

LACTURALE BERA BERA 29-20    URDANETA

Kadete neskak:

LACTURALE BERA BERA 26-52    PRINTHAUS BASAURI

Kadete mutilak:

BERA BERA DONIBANE  34-42    ZAISA BIDASOA-IRUN

Gipuzkoako txapelketak:

Senior mutilak:

HERNANI PAP. G. de ZIKUÑAGA 38-34    BERA BERA

Jubenil neskak:

BERA BERA URDINA       20-26    LEIZARAN BrikoGoros

Kadete neskak:

TXINGUDI                       --           BERA BERA URDINA

Infantil neskak:

US AKADEMIA LEGAZPI 26-24    BERA BERA URDINA

BERA BERA NARANJA    15-16    EIBAR ESKUBALOIA B

Infantil mutilak:

BERA BERA                     35-37    VENTA PEIO BIDASOA IRUN

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores