Bera Bera

Seleccione su idioma

Bederatzi partida jokatu ditu asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiak. Zilarrezkoan, igandean 12,15etan Bidebietan, Bera Berak Replasa Beti Onak hartuko du, saikapenean puntu bakar batera gerturatzeko aukera duelarik.

Euskal ligan, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak Basaurin ekingo dio bigarren faseari. Bera Bera Donibane mutilen kadete taldeak, berriz, Gran Camping Zarautz hartuko du larunbatean 20etan Bidebietan euskal ligan debuta eginez.

Gipuzkoako txapelketatan, senior mutilek Donibane hartuko dute Bidebietan larunbatean 18,15etan; jubenil neskek Usurbilen izango dute hitzordua igandean eta kadete neskek Ordizian, larunbat arratsaldean.

Infantil neska zein mutilak Yoldin arituko dira larubat goizean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores