Harrobiko bederatzi partida jokatuko dira asteburuan. Zilarrezko mailan, Bera Bera puntu bakar batera du Anabel Lee Camargo 74 taldea eta kantabriarrak gainditzeko asmoarekin azalduko da Pedro Valverde kiroldegian, larunbatean 19etan.
Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeek Urdanetakoak izango dituzte aurkari Loiun, larunbatean 16etan eta 18etan.
Gipuzkoako txapelketeta, berriz, Tolosa, Pasaia, Hernani eta Egian arituko dira Bera Berako taldeak. Eta eskolak, Urnietan.

































