Gol asko eta puntu gutxi. Euskal Ligan, senior taldea nagusi Andoainen, bigarren zatian estutuz eta Amaia Zolezzi –16 gol- eta Ainara López -8- protagonistak. Defentsan Olaia Lizeaga eta Maialen Eguren jokalarien lana aipagarri. Gainontzeko golegileak: Alaine Pascual (3), Olaia Azpitarte (1), Irati Azkue (4), Lizeaga (2) eta Eguren (1).
Zumaian, Lacturale Bera Berako bi taldeak aritu ziren. Jubenilak nagusi eta kadeteek estutu zuten Pulpo.
Gipuzkoako txapelketetan, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak bolada onarekin jarraitzen du, kadeteek, aldiz, amore eman zuten Elgoibarren. Gaur hurrengo faserako egutegia ezagutaraziko da.
Infantiletan, mutilak nagusi eta neskak ezin Oriorekin.
Emaitzak:
Euskal Liga:
Senior:
LEIZARAN LANBROA TABERNA 25-35 BERA BERA
Jubenil:
BQD BIDAIAK PULPO EK 14-28 LACTURALE BERA BERA
Kadete:
INMO AZKUE PULPO EK 30-23 LACTURALE BERA BERA
Gipuzkoako Txapelketak:
Jubenil mutilak:
HETTICH ZKE 32-34 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
Kadete neskak:
HERNANI C.ODONT. ALAIA 23-18 BERA BERA URDINA
Kadete mutilak:
URKUNDE ELGOIBAR 49-43 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
Infantil neskak:
BERA BERA 16-42 PINTURAS HNOS DURAN Orio Eskubaloia
Infantil mutilak:
BERA BERA 28-23 HERNANI LEOKA ET