Datorren astelehenean, Uztailak 3, Manteo Kiroldegira zuen haurra utzi eta jasotzera etorri behar zareten guztioi honako ohar garrantzitsua jakin arazi nahi dizuegu:
- Haurrak uztea: Goizeko ordutegian 8:00-etatik 9:00-tara, ez da arazorik egongo kiroldegira iristeko (batez ere oinez eta autobusez zatoztenak, kotxeekin baliteke zenbait arazo izatea trafiko aldetik)
- Haurrak jasotzea: Haurrak jaso ahal izango dituzue, baina honako baldintzetan:
* Soilik oinez etorri ahal izango zarete
* Pasabidea, Nafarroa Hiribideko Mariaren Bihotza pasabidetik izango duzue (gasolindegi ondoan).
* Pasabidea zenbait unetan moztua izango da, printzipioz 13:45-etatik 14:30-tara eta 15:30-tatik aurrera (17:00-ak arte) aurreikusi da mozketa baina baliteke aldaketak egotea etapa-ren ordutegiaren arabera.
Hau dela eta, lasai egoteko mezua zabaldu nahi dizuegu. Kiroldegian zenbait monitore izango ditugu zuen haurrekin eta atzerapenak egon ezkero haurrak zainduak edukiko ditugu une oro zuek iritsi bitartean.
Mila esker zuen ulermenagatik