SALTO Bera Bera 47-60 Fundación Vital Zuzenak
Gasteizeko Zuzenak bereganatu zuen atzo Bidebietan jokatutako lagunarteko partidua.
Hasieratik presioa eginez Gasteizeko taldeak segituan aldea hartu zuen markagailuan eta atsedenaldirako 14 puntuko abantaila zeukan (23-37).
Atsedenaldi ostean bisitariek presioarekin segitu zuten eta abantaila 21 punturaino igo zen 3 laurdeneko bukaeran, (31-52).
Azkeneko txanpan, Iban Pérez-en jokalariek defentsan hobetu eta presioa gaindituz, markagailuko abantaila murriztuz joan ziren azkeneko markagailua (47-60) emaitzarekin uzteko.