Bera Bera

Select your language

Partida txarra SALTO Bera Berarentzat, ezin izan baitzuen Fundación Vital Zuzenak talde bikainari aurre egin. Gasteizko taldeak urrats bat gehiago eman du hirugarren postuaren lehian, baina Iker Iglesiasek zuzendutakoek borrokan jarraituko dute denboraldia amaitzeko falta diren hiru partiduetan.

Lehen laurdenean jada argi geratu zen zer gertatuko zen partida osoan zehar. Gasteizko taldea indartsu hasi zen, markagailuan aldea irekitzea lortuz, eta laurdena 16 eta 6ko emaitzarekin itxi zuen.

Bigarren laurdenaren hasieran aurreikusitako gidoia jarraitu zen, eta talde anfitrioiak aldea handitu zuen, erasoan izandako asmamenari eta defentsan egindako lan bikainari esker. Gure jaurtitzaile onenei jaurtiketa zailak eginarazi zizkieten, eta markagailuak 36 eta 16koa erakusten zuen atsedenaldira iristean.

Denboraldi guztietan eta talde guztiek izaten dute egun beltza, non ezer ez den ateratzen eta baloia ez den sartzen. Oraingoan, SALTO Bera Berak sufritu behar izan zuen Vitorian, taldearen helburuetarako partida garrantzitsuan. Hirugarren laurdenean ez zen erreakziorik egon, eta etxeko taldeak alde handiagoa irekitzea lortu zuen, 51 eta 23ko emaitzarekin amaituz laurdena.

Azken laurdenean ezer gutxi aldatu zen, eta Fundación Vital Zuzenake saskiratzen jarraitu zuen, SALTO Bera Berak saiakera guztiak egin arren. Azkenean, 69 eta 26ko emaitza, eta begirada hurrengo partidan jarrita. Datorren larunbatean 17:30ean jokatuko dute Gran Canarian, Sureste Gran Canaria bigarren sailkatuaren aurka. Bidaia luzea, baina garaipena lortzeko borrokatuko dugu.

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores