Bera Bera

Select your language

Sei garaipen jarraian lortu ondoren, SALTO Bera Berak derbia jokatuko du Fundación Vital Zuzenak taldearen aurka, martxoaren 23an, igandea, 12:00etan, Gasteizko Ariznabarra kiroldegian. Bi taldeek 20 puntuko berdinketa dute eta hirugarren postua eskuratzeko lehian arituko dira, liga amaitzeko lau partida baino ez direlarik falta.

Partida ikusgarria izango da, aurrez elkar ezagutzen duten jokalari askoren artekoa, eta partidaren ostean, bi taldeek elkarrekin bazkalduko dute kiroltasun giro bikainaren erakusgarri.

SALTO Bera Berak sei garaipen jarraian daramatza, une ezin hobea derbi bizia jokatzeko. Sailkapenean berdinduta, talde biek helburu berarekin ekingo diote partiduari: hirugarren postua lortzea. Ligako azken txanpan sartu gara eta Iker Iglesiasek zuzendutako mutilek sasoi ikusgarria egiten ari dira.

Berriz elkartzeko partida izango da, Aner, Gontxi eta Rubenek urte batzuk eman baitituzte Gasteizko taldean jokatzen, eta Iñaki Gandía berriz, gure taldean aritu zen. Gainera, bi taldeek Bidaideak Bilbaotik utzitako jokalariak dituzte: gure kasuan Asjad, nahiz eta baja izango den, eta Fundación Vital Zuzenaken kasuan Una Labiano. Seguru Bizkaitik adi jarraituko dutela norgehiagoka. Partidaren ostean, jokalariek elkarrekin bazkalduko dute, kantxatik kanpoko giro bikaina sendotuz.

Lehen itzuliko partidua hirugarren laurdenean erabaki zen, oso lehiatua izan zen eta oraingoan ere gogor lan egin beharko dugu sei garaipeneko bolada bikaina mantentzeko. Jokoan zentratuta, pausoz pauso.

Fundación Vital Zuzenak taldeak oso markatutako boskotea du, Iñaki buru dela eta jaurtitzaile onekin. Betiko moduan, defentsan sendo aritzea ezinbestekoa izango da.

Deialdia osatuko dute: Óscar Sánchez, Aner García, Rubén Viso, Yisus Los Arcos, Manex Pagola, Daniel Obiang, Asier Hortelano, Joseba Fernández, Iker Lasarte eta Alex Calambas.

Partida zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honen bidez:
https://youtu.be/tUuTRO6-uAg

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores