Bost garaipen jarraian lortu ostean, liderrak Bidebieta bisitatuko du. Martxoaren 15ean, larunbata, 18:00etatik aurrera, partidazo bat biziko dugu Tenerife Fundación CBC taldearen aurka. Fitxaketa ugariko taldea da eta ligako faboritoetako bat.
SALTO Bera Bera bolada onean dator, bost garaipen jarraian lortuta, une ezin hobea liderra etxean hartzeko.
Iker Iglesiasek zuzendutako taldeak hirugarren postuan dago 18 punturekin (7 garaipen eta 4 porrot 11 partidatan). Aldiz, Tenerife Fundación CBC liderra da, 22 punturekin (10 garaipen eta 2 porrot, biak Gran Canariaren aurka).
Lehen itzuliko partidua azken laurdenean erabaki zen, eta atsedenaldian aurretik ginen. Beraz, garaipena posible da, azken lau partidak jokatu aurretik.
Santa Cruz Tenerife Fundación CBC taldeak lehen bostekoa oso definituta dauka, jaurtitzaile bikainak eta errebotean indartsuak diren jokalariak tartean. Defentsan gogor aritu beharko dugu.
Zatoz Bidebietara larunbatean 18:00etan! Kategoria handiko partidua izango da, eta gainera, auzoko inauteriak direla eta, atsedenaldian animazioa izango dugu. Giro aparta bermatuta!
Partida zuzenean jarraitu ahal izango duzue esteka honetan:
https://youtu.be/McGmjQDlrhQ