SALTO Bera Bera-k Ate Irekien Jardunaldia antolatu du datorren martxoaren 7an, ostirala, 19:00etan Bidebietako kiroldegian, gurpil-aulkiko saskibaloia ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat.
Desgaitasun edo lesio fisikoa baduzu, gurpil-aulkia erabili ala ez, ibiltzeko zailtasunak badituzu, protesiren bat erabiltzen baduzu edo oinez kirola egitea eragozten dizun lesioren bat baduzu, aukera paregabea duzu kirol inklusibo eta dibertigarri honetara hurbiltzeko.
Jardunaldia 8 urtetik gorako guztientzat dago zabalik, eta SALTO SYSTEMS Eskola, gurpil-aulkiko saskibaloiaren hastapen eskola, gertutik ezagutzeko aukera aparta izango da.
📅 Data: Martxoaren 7a, ostirala
📍 Lekua: Bidebietako kiroldegia
⏰ Ordua: 19:00
Informazio gehiago:
📧
📞 Iker: 627 69 87 80 | Javi: 652 76 24 02
Zuen zain gaude!