Bera Bera

Select your language

Gaur goizean Benta Berriko kiroldegian kadete mailako derbia izan dugu Bera Bera Balda eta Bera Bera Gros taldeen artea. Azken hauek lortu dute garaipena, modu argian, 24-68 emaitzarekin

Lehen itzuliko azken partidua zen honetara bi taldeak sailkapeneko goikaldean iritsi dira. Partiduak berdintsuagoa izango zela zirudien baina ez da horrela izan

Bera Bera Gros modu bikainean sartu da partidura. Oso indartsu azaldu da eta laurden borobil bat egin ondoren, partidua erabakita utzi du, 0-20ko partziala lortuz.

Hortik aurrera ere, partidu guzian zehar, talde bat oso nagusi izan da zelaian eta gora beherakin izan bada ere, aldeak handitzen joan dira. Azkenean 24-68 izanda emaitza istori gutxi izan duen derbian

Bera Bera Baldak, nahiz eta 2 porrota segidan izan, lehen postuetara begira jarraitzen du. Lehen itzulian egindako lana onari jarraipena eman behar dio eta burrukan mantendu azken momenturaino

Bera Bera Grosek berriz, partidurik galdu gabe iritsi da bide erdira. Horrek ez du esan nahi lanak bukatu direnik. Orain arte egindako bideari jarraipena eman behar zaio eta horretan jarraituko dugu

Azkenik, BHSS korrika egiteari uko egin eta partidura etorri diren jokalariei eskerrak eman nahi dizkiet. Taldearekiko konpromezua gozatze pertsonalaren gainetik!! Oso ondo neskak!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 0-20, 8-16 (8-36), 7-15 (15-51) eta 9-17 (24-68 amaieran)

SASKIRATZAILEAK:

BERA BERA BALDA: Retolaza (3), Imaz (6), Loyola (0), Alonso (2), Iñarra (0), Lasarte (4), Puerto (0), Vaquero (3) eta Aranzabal (6)

BERA BERA GROS: Zalacain (21), Farah (4), Gimenez (0), Jimenez (12), Roca (9), Fonseca (0), Ruiz de Salazar (4), Aginaga (6) eta Laborde (12)

HURRENGO PARTIDUA:

BERA BERA BALDA: Zarautzko Zasten aurka Benta Berrin, igandean 10.00tan

BERA BERA GROS: Askatuaken aurka Yoldin, igandean 12.00tan

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores