Hondarribi 55-62 Bera Bera Manteo.
Bigarren garaipena lortu du Bera Bera Manteo partaidetzako taldeak Hondarribin. Aste hau lan handiko hastea izan da: bi lagunarteko jolastu ditugu talde gogorren aurka eta lan guzti horrek bere emaitza erakutsi du gaur.
Taldea apur bat beldurtuta atera da hasieran baino oso azkar hartu du betiko erritmoa eta bere jokoa egiten hasi da. Defentsan astean zehar landutako gauzak ikusi dira baino tentsio falta genuen. Erasoan joko alaia erakutsi dute eta aipatzekoa da Lore Lasak erakutsi duen lasaitasuna erasoan taldea zuzentzeko.
Bigarren zatian taldeak aurrera pauso bat eman du defentsan eta nabaritu egin da, batez ere Oihanek atzean erakutsi duen intentsitatea. Maddi Alonso eta Garazi erasoko errebote bila joan dira eta taldeari bigarren aukera asko eman dizkiote, kanpoko jaurtiketak asmatuz eta markagailuan tartea zabaldu dute.
Momentu horretatik aurrera gureak sinistu egin dute eta lasaitasun handiagoz jolastu dute. Horren emaitza azpimarragarria ondorengoa da: taldeko jokalari guztiek saskiratu dute jokoan. Lan bikaina neskak.
Azkenik Nuriaren lan aparta aipatu nahi genuke. Azken aste honetan bikain entrenatu du eta gaurko partidua biribila izan da.
Zorionak neskak! Lan bikaina egiten ari zarete! Jarrai horrela!
Aitor eta Mikel Urretabizkaia
Bera Bera Manteo