Bera Bera

Select your language

Bosgarren aldiz jarraian Joku Olinpikoetan izango ditu ordezkaria Bera Berak. Adriana Cardoso, Renata Arruda eta Elisabet Cesáreo igandean egingo dute debuta Tokioko. SUPER AMARA Bera Beraren denboraldia osatu ostean hirurek aurrekaririk badituzte olinpiar hitzorduetan: Esme López (Atenas, 2004), Raphaëlle Tervel (Pekin, 2008), Bea Fernándes eta Eli Pinedo (Londres, 2012), eta Ríon 2016an bakarra izan zen arabarra.

Historikoko emakumezkoen Espainiako eskubaloi selekzioak ez du erreza izan Olinpiar jokuetan parte hartzea. Antolatzaile gisa debuta 1992an egin zuen eta orduan hiru gipuzkoar ziren selekzioan: Hernanitik Jasone Díaz de Guereñu eta Karmele Makazaga deitu zituzten eta Pegaso taldetik, Amaia Ugartemendia. Hirurak gerora, Bidebietan jokatu zuten, aurreneko biak Bartzelonako esperientzia bizi bezain pronto eta Errenteriako albokoak 1994-95 denboralditik aurrera (Juan Carlos Elorza kazetariaren datuak).

Espainia 2004ean itzuli zen Joku Olinpikoetara –urte askotan zortzi selekzio jokatzen zuten bakarrik, egun 12c dira-. Orduan Bera Beratik Esme López aukeratu zuten, Atenasen seigarren postua lortu zuten, final laurdenetan Ukrainiarekin galduta, Txina gainditu zuten ostean baina Hungariarekin amore eman zuten. Selekzio hartan Susana Fraile zumarratarra ere egon zen, Elda Prestigio taldeko albokoa.

Espainiara ez zen sailkatu 2008an Pekinera, bai ordea Frantzia non Bidebietatik Raphaëlle Tervel abiatu zen, hirugarren Joku Olinpikoak bizi izan zituen frantziarrak.

Eta Londres 2012 iritsi zen brontzezko domina historiokoa. Denboraldi horretan hiru jokalarik egin zuten bat Bera Beran: Eli Pinedo, Bea Fernández eta Dara Carvalho, Brasilekin. Aurreneko fase bikaina osatu zuten brasiledarrek baina final-laurdenetan Norvegiarekin egin zuten topo. Espainiak Montenegrorekin galdu zituen finalerdiak baina Koreari irabazi zion domina luzapenean. Joku ostean, arabarrak Bidebietan jarraitu zuen, kantabriarra Frantziara joan zen eta brasildarra, Austriara. Aitzitik, Bera Berara Patricia Elorza iritsi zen Londresetik. Bertan izan zen Nely Carla Alberto gipuzkoarra ere, Le Havren jokatzen zuena.

Eli Pinedok eta Nely Carla Albertok errepikatu zuten 2016an, Rion. Arabarra Bera Beratik eta Lasarte-Oriakoa Brest taldetik. Seigarren gelditu zen Espainia. Pinedok eliteko eskubaloia utzi zuen; Alberto Chambray taldean aritu zen. SUPER AMARA Bera Berara iritsi ziren Marta López eta Patri Elorza, Frantzian urtebete egin ostean.

Eta bost urte itxaron ostean, 2012an bezala, SUPER AMARA Bera Berak azken plantillako hiru jokalari ditu: Cardoso, Arruda eta Cesáreo (irudian, inaugurazio ekitaldian)

Aurreneko lau taldek final-laurdenak jokatuko dute.

Brasilek eta Espainiak izango duten egutegia (Donostiako ordutegian):

Uztailak 25, igandea:

04.00 Errusia – Brasil

12.30: Espainia- Suedia

Uztailak 27, asteartea:

04.00 Brasil - Hungaria

14.30: Frantzia - Espainia

Uztailak 29, osteguna:

04.00 Espainia - Brasil

Uztailak 31, larunbata:

09.15 Brasil - Suedia

12.30: Hungaria - Espainia

Abuztuak 2, astelehena:

04.00 Frantzia - Brasil

07.15: Espainia - Errusia

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores