Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa super amara Bera Berak EHF European League Women 2024-25 txapelketan izena emateko egin beharrekoak osatu ditu, Espainiako federazioak bideratu dituenak. Horrela, Europako kluben arteko bigarren txapelketa nagusian arituko dira donostiarrak, Europan 29. aldiz , orain arte 122 partida jokatu dituztelarik.

super amara Bera Berak administrazio-izapideak bete ditu, besteak beste, 15.000 euroko bermea jarri du EHFn eta partidak jokatzeko bi kirol instalakuntza ezarri:  Josean Gasca eta Illunbe.

Uztailaren 9an argitaratuko du Europako Federazioak parte hartuko duten taldeen zerrenda, bakoitzaren ibilbidea zehaztuz eta uztailaren 16an zozketatuko ditu QR1 izeneko lehen kanporaketa, irailaren 7-8 eta 14-15erako aurreikusita dagoena eta QR2, urriaren 5-6 eta 12-13an jokatuko dena. Halere, azkeneko lau urtetan ez da QR1 gauzatu.

Bestetik, QR3 kanporaketa azaroaren 9-10 eta 16-17an jokatuko da, multzon faserako sailkapena emango duena. Berau, urtarrilaren 11n hasi eta otsailaren 23an amaituko da.  super amara Bera Beraren helburua jarraitzen du izaten urrats hori. Aurten ere zozketan talde indartsuak izango dira, halere, EHFk taula osatu arte ezin da jakin. Besteak beste, European Leaguen arituko dira Frantziako Nantes, Paris 92 edo Dijon; Borussia Dortmund, Bensheim-Auerbach, Thuringer, Metzingen alemianarrak; Herning-Ikast daniarra; Mosonmagyarovar, DVSC Schaeffler edo Vaci hungariarrak; Norvegiako Sola HC, Larvik edo Fredrikstad; Malena Cavo eta Fernandesen Zaglebie poliniarra; Banik Most txekiarra (Ogonovskyren talde ohia); Dunarea Braila edo Ramnicu Valcea errumniarrak edo Savehof suediarra.

Azkenekoetan, ligaxkara ematen duen kanporaketan amore eman behar izan dute donostiarrek. 2020-21 denboraldian, harmailak hutsik zirela, Zvezdak mendean hartu zuen –berdinketa Gascan (27-27) eta 29-24 galdu Errusian-; 21-22an, Paris 92 kanporatu zuen etxetik kanpo irabazi ostean (27-27 Gascan eta 21-26 Parisen)  Ramnicu Valcearen aurka galdu zuen (34-28 Errumanian eta 27-29 Gascan, bost goleko aldea izan arren bigarren zatiaren hasieran), Frantziako Besançon taldearekin (32-29 eta 24-27) lehia gogorra izan zuen eta iaz, azkenenko minutuan bi penalti huts egin zuten kanporaketa berdintzeko Norvegiako Sola HK taldearekin (39-32 eta 34-28 Gascan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores