Elgoibarrek Azkoitian jokatu behar izan zuen Bera Beraren aurka, bere polikiroldegian gipuzkoako eskubaloi infantil txapelketa jokatzen zenez. Hau ez zen oztopo izan donostiakoak partiduaren garaipenaren bila irtetzeko asmoentzat . Partidu oso berdindua eta lehia haundikoa izan zen, eta Bera Berak joku on batekin garaipena lortu zuen. Ainara Perez´en ekitaldia bikaina izan zen eta 9 golekin partidua desorekatu zuen.
Talde jubenilak Bidebietan jokatu zuen, larunbatean 16,00 tan Zumaiako Pulpo ligako txapeldunaren aurka. Garrantzi haundiko partidua zen, garaipenak zuzenean finalerako bidea ematen bait zuen.Donostiakoak partidu hasieratik eta oso motibatuak markagailuan agintzen jarri ziren, Pulpo taldeaz kezkatu gabe. Eraso on batekin eta Nahiara Elgarresta buruzagi bezala (16 gol lortu zituen), Bera Berak adore eta ausardi haundiarekin talde joko oso ona azaldu zuen eta zumaiako taldea gainditzea lortu zuten. Azken emaitza 28-20 (atsedenean 15-11). Finala Zarautzen izango da hurrengo larunbatean, 31 ean, beste taldeko Elgoibar liderraren aurka. ¡¡¡ Zorte on !!!
Kadeteak 17,30 tan Andoainen Leizaran taldearen aurka garrantzi haundiko partidua jokatzen zuten,irabaziz gero kopako finalean egongo lirateke eta, baina partidu ona jokatu arren ezin izan zuten garaipena lortu.Lehen zatian, atsedenera hiru goleko abantailarekin heldu ondoren (8-11),izan zitekeela zirudien baina 2. zatian Leizaranek aldea gainditu eta markagailuan aurretik jarri zen, partidua irabazteko alde minimoa lortuaz. Azkenean 17-15 ko emaitza. Talde guztiaren jokua aipagarria izan zen eta Naiara Silva goleagile haundiena izan zen 7 golekin.
Larunbatak 17 an 19,00 tan Elche´n Akabak ligako azken partiduan ere garaipena lortu zuen. Oso goiz jeiki eta 11 orduko bidai baten ondoren, donostiakoak Elche´ra denboraldi amaiera honetan izan duten bolara ona mantentzeko prest heldu ziren. Elche taldeak garaipenarekin beste talde batzuen emaitzen mende egoteari utziko zion maila mantentzeko edo jaisteko eta emaitza positivo bat lortzeko gogoz irten ziren. Azken minutu arte markagailuan berdinketak ugari eta abantailak minimoak izan ziren . Atsedenera markagailuan 13 ko berdinketarekin heldu ziren. Azpimarratzekoa izan zen bi taldeek partiduan garaipena lortzeko azaldu zuten gogoa. Partiduko golegile haundiena Nely Carla Alberto izan zen 7 golekin. Epaileak kataluinako Povea eta Pallarols jaunak izan ziren. ZORIONAK DENBORALDIAGATIK ETA LORTUTAKO HELBURUENGATIK.
Bi jokalariak espainiako selekzioarekin konzentratu dira, larunbatak 24 ean Chelm´en 14:00 tan eta ekaina 1 ean 12:oo etan L´Elianan Poloniaren aurka jokatu behar dituzten munduko txapelketarako sailkapeneko partiduak prestatzeko. Poloniara bidaia egin baino lehen L´Eliana´n entrenatzen egongo dira, goiz eta arratsaldez eta Hotel El Valle´n egongo dira.