Taldeak azken egunetan egindako etengabeko lanari esker eta matendu duen sendotasunari esker Europako txapelketa jokatzeko postua berreskuratzea lortu du, Vicar Goya taldeak Lleidan izandako porrotaren ondoren. Iraunkortasunaren sariak taldeari adore haundia eman dio eta datorren larunbatean Mar Alicante taldearen aurka jokatzeko gogoz aurkitzen dira, nahiz eta joaneko partiduan ezusteko porrotak orduan mantentzen zuen pribilegiozko postutik urrundu zuen taldea izan.Sailkapeneko goikaldean bizi den berdintasunak eragin haundia du taldeen artean, eta Akabak oraindik Itxakoren aurka lizarran eta Vicar Goyaren aurka Bidebietan jokatu behar du, guzti hauek Europako txapelketa jokatzeko postua lortzeko aukera duten taldeen aurka. Taldearen helburua 5. postu hori mantentzea da eta emaitzak laguntzen badute, postu bat gehiago igo, baina gauzak nola dauden ikusirik, amaiera arte borrokatzen jarraitu beharko dutela argi dago.
Talde jubenilak atsedena izan zuen eta kadeteak Ereintzaren aurka partidu izugarri bat jokatu zuen 27-8 ko emaitza mingarriarekin gaindituaz, atsedenera 11-4 emaitza erebakigarriarekin heldu ziren. Zazpi izan ziren golak lortu zituzten donostiako jokalariak baina Enara Martinez izan zen golegile haundiena, 11 golekin.
Ostiralean Askartzan, 21,00 etan Bera Berak atzeratutako partidu bat jokatu zuen, 16-18 emaitzarekin irabaztea lortuaz, atsedenera 8 -8 berdinketarekin heldu ondoren. Partiduko golegilea Patricia Elorza izan zen, 7 golekin. Hurrengo egunean, larunbatean, Ermuan, 18:00 tan, Bera Berak partidu garrantzitsu bat jokatzen zuen, sailkapeneko 2. postua jokuan zegoen, maila igotzeko fasea jokatzeko aukera ematen zuen postuak, baina aukera honetan Ermuako taldea obea izan zen, partidu azkar bat jokatu zuen eta momentu guztian donostiako taldearen gainetik egon zen. Azken emaitza 28-23 izan zen, eta atsedenera 16-11 emaitzarekin heldu ziren, partidua irabazteko alde haundiegia. Berriz ere taldeko golegilea Patrizia Elorza izan zen, 7 golekin.
Akaba Bera Bera garaipen berri honekin sailkapeneko 5. postuan finkatzen da eta azken sailkapenerako aukerak mantentzen ditu. Partidu hasieran Mar Alicante taldea markagailuan aurretik jarri zen, baina 10. minututik aurrera donostiakoak eraso azkarrekin eta defentsa bortitz baten bidez markagailuan agintea lortu eta pixkanaka abantaila hartzen joan ziren (11 goleko abantaila izatea lortu zuten). 2. zatia taldeak goruntz egin zuen baina Alicante taldeak azken emaitza txukuntzea lortu zuen, Akabak ohizkoak ez diren jokalariak kantxaratu bait zituen minutu batzuk jokatzeko eta ohizko jokalariei atsedena emateko. Akabako golegilea Nely Carla Alberto izan zen, 8 golekin, baina talde osoak egindako lana azpimarratzekoa izan zen eta donostiako 11 jokalarik gola sartze lortu zuten. Hurrengo partidua asteazkenak 2 an, Leganes´en 21:00 etan izango da. Partidu hau atzeratua izan da Nely Carla Alberto eta Patrizia Elorza Akabako jokalariak, Castro Urdiales´en ospatuko den 4 Nazioetako txapelketa jokatzera joan behar dutelako, espainiako junior selekzioarekin.
Bidebietak ligako partidu berri bat bizi izan zuen, Erreginaren Kopako epealdiaren ondoren. Donostiara sailkapenean azken postuan aurkitzen den taldea heldu zen, eta Akabak Erreginaren Kopan egindako saioen ondoren , zailtasunik gabeko partidu bat izango zelakoan geunden, baina errealitatea beste bat izan zen. Teleno taldea emaitza positivo bat lortzeko asmoarekin iritsi zen Donostiara, eta nahiz eta markagailuan aginterik ez izan, partidu guztian zehar gertu egon ziren, berdinketa ugariekin eta markagailuan alde gutxirekin. Etxeko taldea oso indartsu hasi zen eta 10. minuturako 6-1 aldeko emaitzarekin jarri ziren, baina Leoneko taldea suspertu eta 25. minuturako partidua berdintzea lortu zuen. Atsedenera 13-10 aldeko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatia antzekoa izan zen eta azken minutu arte ez zen deus ere erabaki, Cruz Robles atezainaren gola eta guzti. Akabako golegilea Nely Carla Alberto izan zen, 6 golekin, ala ere donostiako 11 jokalarik gola sartzea lortu zuten.Epaileak Euskadiko García eta Gude jaunak izan ziren. Hurrengo partidua Tahiche - Lanzaroten iizango da, larunbatak 15 ean, 21:00 etan. Epaileak Canariaseko Raluy eta Sabroso jaunak izango dira. Lanzarote taldea sailkapeneako azkenaurreko postuan aurkitzen da eta partidua oso zaila izango da.