Fremapi esker, Bera Beraren mutualitatea, Esther Arrojeriari eskuin belauneko lotailu gurutzatua konpontzeko ebakuntza bihar larunbata egingo diote Madrileko Cemtro klinikan. Duela astebete Espainiako goreneko selekzioarekin entrenatzen ari zela Errumanian Arrojeriak mina hartu duen. Egindako erresonantziak haustura berretsi zuen.
Hortaz, Usurbildarra gaur arratsaldean Madrilera abiatuko da eta bihar lehenengo orduan Cemtro klinikan egingo du ospitalatzea eta belaunean aditua den César Flores medikuak egingo dio ebakuntza.
Kasu hauetan ebakuntza ostean errekuperazioak sei hilabete inguru iraun ohi du.
Montse Puchek onartu du gaur goizean Esther Arrojeria –bihar egingo diote ebakuntza- eta Alicia Fernández jokalarien lesioak “kluban shock egoera eragin dutela”, hortaz, bere taldeak “hasteko guztia astean zehar onartzen igaro du eta bigarrenik moldaketa lana egin behar izan du egoera berri honi heltzeko”.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak aurreratu du “agerian da zerbait aldatu behar dugula”, eta bi arlo aipatu ditu, batetik “jokalari batzuk lekuz aldatu beharko dute” eta bestetik, jokuari ematen dioten abiadura “urtean zehar landu dugunarekin modu horretan jokatzen jarrai dezakegu edo agian martxa bat jaitsi”.
Horregatik, bihar partidari begira (larunbata, 18etan) Bidebietan (Efrén Muñoz eta Julio Posada, Madril) “etorkizuna finkatuko du, taldeak nola erantzungo dion egoerari ikusiko dugu, lehiaketa aurrera doa eta guztia eman behar dugu” adierazi du Puchek.
SUPER AMARA Bera Berak helburuak aldatu behar baditu galdetuta, entrenatzaileak mezua bidali du esanez “bajaz aparte, kalitate handiko jokalarik ditu plantilla honek”. Aurkariari buruz, Puchek azpimarratu du Gijongo Mavi Nuevas Tecnologías taldeak Loterías Ligara “aurten igo arren, bertan beste urtebetez egoteko aukera ugari ditu”. “Gauzak ondo egin ditu, lehiaketak jartzen dituen trabak gaindituz eta jokalari onak ditu Marizza Faria edo Lozano esate baterako eta defentsan jokalari handiak”.
Azkenik, Puchek zalegoari deia egin dio, “jokalari hauei eskua botatzea etor daitezela babesa sentí dezaten”. Entrenatzaileak uste du “urteak pasatu ahala geroz eta zailagoa jartzen zaigu, bere garaian oinarrizko bi jokalari galdu genituen, iaz erretiroa hartu zuten beste lau eta aurten lesioak”, Ana Martínez aurretik eta orain Arrojeria eta Fernández “gainditu behar diren zailtasunak” amaitu du.
Biharko partidarako, Puchek 15 jokalari deitu ditu, horien artean Ane Encina eta Eider Lizarbe.
Canyamelar Valencia, Elche Mustang, KH7 BM Granollers eta Aula Valladolid taldeek 18. Jardunaldia osatzen dutenean, Loterías Liga amaitzeko zortzi partida geldituko dira bi etenaldi medio, Aste Santukoa eta Kopakoa (apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1).
Sailkapenari so eginez, lau Liga agertzen dira. Behetik, Esencia 27 ULE Cleba León (5 puntu), Base Villaverde (6) eta Canyamelar Valencia (7) jaitsiera postua saihesten saituko dira, valentziarrek Elche Mustang gertuago izango dute bertan behera gelditu zen partida irabaziz gero. Horren ostean, lau taldeko multzoa dator: KH7 BM Granollers (10 puntos), elxetarrak (11), Helvetia Alcobendas (11) eta Mavi Nuevas tecnologías (13) gora begira datozenak, nahiz eta despistatzea ez zaien komeni.
Sailkapenaren erdialdetik goruntz laugarren postuaren bila lau talde: Aula Valladolid (20 puntu), Rincón Fertilidad (22), Godoy Maceira Porriño (24) eta Prosetecnisa Zuazo (25). Rocasak Madrilen irabazita Loterías Ligarako aukerak ditu Mecalia Atlético Guardés eta SUPER AMARA Bera Bera aurkari izango dituelako, galizarrak lau puntura dituzte kanariarrek eta gipuzkoarrak, seira.
Egutegia
Rocasak larunbatean Helvetia Alcobendas hartuko du, A Guarda egingo du bidaia ostean eta Telden Godoy Maceira BM Porriño eta Esencia 27 ULE Cleba León izango ditu Kopa aurretik.
Mecalia Atlético Guardés, berriz, egutegiko zatirik zailena burutuko du orain. Godoy Maceira BM Porriñori egingo dio bisita, Rocasa izango du aurrean A Guardan, Barakaldora egingo du bidaia eta Aste Santu ostean eta Kopa aurretik, apirilaren 22an, SUPER AMARA Bera Bera hartuko du.
Bestetik, Loterías Ligako 2016-17 denboraldiko partida erabakiorra jokatu aurretik, gipuzkoarrek larunbatean (18etan) Bidebietan Mavi Nuevas Tecnologías hartuko dute, Base Villaverde izango da hurrengo aurkaria Madrilek eta Helvetia Alcobendas izango da Bidebietan hurrengo astean. Ligako zati honetak taldeak bajak nola hartzen dituen jakingo da. Lau partida hauen ostean, Kopa pasata, maiatzean azken lau jardunaldiak jokatuko dira.
Selekzioetan eman diren albisteak ez dira guztiak txarrak izan. Jorge Dueñasek zuzentzen duen Junior mailako selekzioak udan Eslovenian jokatuko den Eurokopan parte hartzeko txartela lortu zuen. Eta bertako selekzioako zutabe bat Estitxu Berasategi usurbildarra izan da. Espainiak hiru partida jokatu eta irabazi ditu Errumania, Islandia eta Lituania selekzioen aurka.
Hortaz, apirilaren 20an egingo da zozketa Parisen eta Espainiak Danimarka, Errusia, Hungaria saihestuko ditu.
Multzoko liderra izan arren bost jardunaldietan zehar, Aialak Bidebietan irabazi eta Tecnifuelle Elgoibarrek Kukullaga, hortaz, gipuzkoarrak hirugarren postura jaitsi dira. Senior taldeak gol bakar batez irabazi zuen Elgoibarren.
Emaitzak
Infantil neskak Bacalaos Alkorta 17-36 Bera Bera Urdina
Infantil neskak Bera Bera Txuria 23-18 Hernani ET B
Infantil mutilak Aloña Mendi 24-22 Bera Bera Urdina
Kadete neskak Bera Bera Urdina 35-18 Dario Bus Elgoibar
Kadete neskak Urola 9-19 Bera Bera Laranja
Kadete mutilak Urnieta Itxako A. 28-25 Bera Bera Urdina
Jubenil neskak Bera Bera Urdina 17-27 Aiala ZKE
Senior neskak Lauko Elgoibar 28-20 Bera Bera Argazkiak: Jubenil Urdina vs Aiala