ERREGINAREN KOPA AKABA 30 – ALUCINE ALSER SAGUNTO 31
Akaba Bera Bera Erreginaren Kopatik kanpo geratu zen Sagunto taldearen aurka galdu ondoren.
Espero zen bezala, Sagunto ez zen duela jardunaldi gutxi Gaskatik pasa zen talde berdina, eta aldiz Erreginaren Kopa, ustekabeak ohizkoak izaten diren txapelketa bat dela kontuan izanik.
Akabak hasiera batean partidua kontrolatua izan zuen 4-0 emaitzarekin, baina Saguntok donostiakoen defentsa apurtzea lortu zuen eta Kolevak azken segunduetan lortutako golaren ondoren partidua galdu zuten.
Manuela Fiedel jokalariaren lesioa tamalgarria izan zen, eskuin hatz erakusleko artikulazioan luxazio bat diagnostikatu diote eta 15 edo 20 egunetan txapelketatik kanpo egon beharko du.
Aipagarria Tienstra atezainaren ekitaldi bikaina.