2. NAZIONALAK ASKO SUFRITU ZUEN ANDOAINEN LEIZARAN TALDEA GAINDITZEKO.AZKENEAN 11-14
Larunbatean, jubenilen partiduan ondoren, 2.Nazionalak baja garantzitsuekin eta 4 jokalari jubenilekin, asko sufritu behar izan zuen partidu guztian zehar bi puntu lortzeko. Partidua oso arraroa izan zen, baloi asko galdu ziren eta ate aurrean hutsegite ugariak izan ziren, atsedenera kontrako 9-6 emaitzarekin heldu arte. Bigarren zatian berriz, hasiera zalantzatsu baten ondoren, 12. minuturako donostiakoak partidua berdindu eta partidua puskatzea lortu zuten, amaiera arte abantaila mantenduaz. Golegile haundiena Garbiñe Otaegi izan zen 7 golekin. Aipagarria izan zen jokalari gazteenak amaiera arte azaldu zuten lehia.