2. NAZIONALAK ESTROPEZU EGIN ZUEN PULPO TALDEAREN AURREAN 19-23
Igandeak 16an 12,00tan Bidebietan, 2.Nazionalak Pulpo taldearen aurka jokatu zuen,eta etxeko taldeari arazo haundiak jarri zizkion. Lehen zatian markagailua oso berdindua zegoen (atsedenean 11-10), baina bigarren zatiaren hasieran Pulpo taldeak markagailuan 3 / 4 goleko abantaila hartu zuen, partidu amaiera arte eusteko alde nahikoa. Goleagile haundiena Amaia Otero izan zen 6 golekin.