ANGLET O. HANDBALL´EKO ARDURADUNAK GIPUZKOAKO FEDERAZIOAK DONOSTIAN ANTOLATZEN DITUEN MONITORE IKASTAROETARA ETORRIKO DIRA
Anglet O. Handball´eko arduradunak, Daniel Ortis eta Pierre Balin jaunak, joan den larunbatean Donostiako Euskaletxean hasi ziren monitore ikastaroetan parte hatzen aurkitzen dira. Eskubaloi ataleko formazio arduradunen kudeaketari esker, Anglet klubaren partaidetza lortu da ikastaro hauetan, eta garrantzitsuena, bi kluben arteko muga-arteko kolaborazio hitzarmenean aurrera egiteko pauso garrantzitsuak eman dituzte. Bi klubak federazioa eskertu nahi dute aukera hau emateagatik. Honekin eskubaloiak hobera egingo du eta bi erakundeen erlazioak ere onera egingo du.