AKABAK LIGAKO AZKEN PARTIDUAN GARAIPENA LORTZEN DU 20-23.
Larunbatak 17 an 19,00 tan Elche´n Akabak ligako azken partiduan ere garaipena lortu zuen. Oso goiz jeiki eta 11 orduko bidai baten ondoren, donostiakoak Elche´ra denboraldi amaiera honetan izan duten bolara ona mantentzeko prest heldu ziren. Elche taldeak garaipenarekin beste talde batzuen emaitzen mende egoteari utziko zion maila mantentzeko edo jaisteko eta emaitza positivo bat lortzeko gogoz irten ziren. Azken minutu arte markagailuan berdinketak ugari eta abantailak minimoak izan ziren . Atsedenera markagailuan 13 ko berdinketarekin heldu ziren. Azpimarratzekoa izan zen bi taldeek partiduan garaipena lortzeko azaldu zuten gogoa. Partiduko golegile haundiena Nely Carla Alberto izan zen 7 golekin. Epaileak kataluinako Povea eta Pallarols jaunak izan ziren. ZORIONAK DENBORALDIAGATIK ETA LORTUTAKO HELBURUENGATIK.