AKABAK VICAR TALDEA GAINDITU ETA EUROPAKO EHF POSTUA ZIURTATU DU
Bidebietak, bere kirol helburuentza oso garrantzitsua den eguna bizi izan du. Akaba Bera Berak Vicar Goya taldea gainditu, 22-18, eta azken partidua baino lehen europako EHF postua ziurtatu du. Partidua festa bat bihurtu zen, eta partidu honetan jokua ere Akabak denboraldi amaiera honetan erakusten joan dena izan da.Defentsan lan onarekin eta erasoan eraginkortasun haundiarekin, lehen zatiko 20. minuturako Vicar taldea gainezkatua ikusi zen. Almeriakoak ez zuten etsi eta azken minutu arte borrokatu zuten. (atsedenean 12-9). Aipatzekoa da talde osoaren lana eta golegile haundiena Eli Pinedo izan zen 7 golekin Hurrengo partidua Elchen izango da, larunbatak 17 an 19:00 tan.