ESME LOPEZ ETA TATI GARMENDIA ESPAINIAR SELEKZIOKO KONZENTRAZIOTIK ARAZORIK GABE ITZULI DIRA.
Bi jokalariak igandeak 20 an itzuli ziren eta dagoeneko taldearekin aurkitzen dira hurrengo larunbatean Eldaren aurka jokatu behar duten partidua prestatzen. Valentzian egon dira eta Ferrobus taldearen aurka jokatutako lagunarteko partidua selekzioak galdu egin zuen. Selekzioaren hurrengo deialdia Maiatzan izango da eta bi jokalariak berriz deituak izateko itxaropena dute.