NELY CARLA ALBERTO ETA PATRIZIA ELORZA JOKALARI JUNIORRAK ESPAINIAKO SELEKZIOAREKIN EUROPAKO SAILKAPENEKO FASEA JOKATZEN EGON DIRA.
Espainiako Taldeak ez du hurrengo Europako txapelketa jokatzeko sailkapena lortu, Portugalen aurka eta Norvegiaren aurka alde minimo batekin galdu ondoren. Egun batzutan atseden hartu ondoren bi jokalariak prest aurkitzen dira berriz ere taldearekin lanean hasteko, larunbatean Bidebietan Eldaren aurka jokatu behar duten hurrengo partidua prestatzeko. Esperientzia oso ona izan da bi jokalarientzat eta Nely Carlak nazionalitatea lortu ondoren selekzioarekin jokatzea lortu du, bere helburuetako bat gauzatuaz.