KADETEAK ETA 2. NAZIONALAK BERE PARTIDUAK IRABAZTEN DITUZTE. JUBENILAK ATSEDENA IZAN DUTE.
2. Nazionalak larunbatak 8 an 18:45 tan Bergaran, zailtasunik gabeko partidua jokatu zuen, hasieratik nagusitasun haundia erakutsiaz, atsedeneko 3-14 emaitzak azaltzen duen bezala. Partidua bideraturik izanda, Bera Berako jokalari guztiak jokatzeko aukera izan zuten, eta jokua lasaitzeko ere lortutako abantailari esker. Azken emaitza 15-28 eta golegilea Eva Sánchez izan zen 6 golekin. Kadete taldeak larunbatak 8 an, 18:30 tan, Bidebietan partidu polit eta bizi bat jokatu zuen oso parekoak diren bi taldeen artean. Atsedenean Zarautz taldeak 8-9 irabazten zuen. Bigarren zatian, aurrekoaren antzekoa izanik, berdinketa ugariekin, donostiakoak aurreratu ziren eta markagailuan 19-18 azken emaitza estuarekin amaitu zuten partidua. Jokalari aipagarriena Nahiara Silva izan zen, 7 golekin.