AKABA BERA BERAK OSITO L´ELIANA HAUNDIAREN AURKA GALDU DU (20-26).
Ikusleek Osito L´Eliana txapelduna ikusteko aukera ezin obea izan dute. Partiduko lehen zatian lortutako abantailarekin estutasunik gabe, alde hori mantentzen jardun zuten bigarren zatian. Eraso azkarren bitartez eta ate aurrean eraginkortasun izugarriakin, donostiakoak ez dute talde honen jokua gelditzea lortu, atsedenera 7-16 emaitzarekin helduaz, partidua epaiturik gelditu da. Ala ere bigarren zatian Akaba gogoz eta hobeto jokatzen dakiela erakusteko nahiakin kantxaratu da, defentsa lana obetzen eta erasoan azkartasunez Osito taldea gainditzen 13-10, bainan azken emaitza onuragarria lortzeko berandu. Golegiel haundiena Eli Pinedo izan da, 6 golekin. Hurrengo partidua Lamerían izango da Vicar Goya taldearen aurka. Igandeak 19, 13:00 tan.