EUROPAKO TXAPELKETAREN ZOZKETAN AKABA BERA BERAK EZ DU ZORTE HAUNDIA IZAN. BERE HURRENGO AURKARIA HUNGARIAKO DUNAFERR TXAPELDUNA IZANGO DA.
Berriz ere Bera Berak ez du zorterik izan . Oraingo honetan Hungariako Dunaferr taldea izango da bere hurrengo aurkaria. Lehen partidua Hungarian izango da Otsailak 14/15 ean eta bigarrena berriz Donostian, otsailak 22/23 an. Dunaferr taldea Europako Txapelketetan partaide klasiko bat da, batez ere Txapeldunen Liga Txapelketan eta EHF´n aurkitzen da Ferrobus Mislata taldeak lehen kanporaketan Txapeldunen Ligatik kanpo utzi ondoren. Gaur egun ligako 13 partidu jokatu ondoren, bakar bat galdu dute eta sailkapenean lehen postuan aurkitzen dira. Europeoa jokatu berri duten lau jokalari internazional daude talde honetan, eta txapelketa hau irabazteko talde faboritoen artean aurkitzen da.Dunaferr Bukarest´etik 70 kilometrotara dagoen hiria da eta donostiakoentzat bidaia nahiko erosoa izango da.