AKABA BERA BERAK TMO SC ANKARA GAINDITU DU 30-21 EUROPAKO KANPORAKETAREN LEHEN PARTIDUAN
Donostiako taldeak Turkiako taldea menperatu zuen Europako EHF kanporaketaren lehen partiduan, joku azkar eta eraginkor baten bidez Ankararen jokua bertan behera utziaz. Ohizko 5-1 defentsarekin, Turkiarrek gainditu ezina, jokuko lehen 15 minututan bakarrik iraun zuten partidu barruan. Hemendik aurrera donostiakoak bere jokua lasaitu eta markagailuak abantaila hartzen joan ziren. Atsedenera 4 goleko aldearekin joan ziren (13-9). Bigarren zatian eraso azkarren bidez behin betiko markagailuan alde egin zuten. Aipatzekoa da Cruz Robles atezainaren ekitaldia eta Eli Pinedok sartutako 13 golak. Itzuleko partidua Andoainen jokatuko da, bihar larunbata, 16:45 tan, E.T.B.´k zuzenean emangoa duena.