AKABA BERA BERAK EUROPAKO IBILERA HASTEN DU. BIDEBIETAK TURKIAKO TMO ANKARA TALDEA HARTUKO DU ETA HURRENGO EGUNEAN ITZULEKO PARTIDUA, ANDOAINEK.
Bihar ostirala, 19:30 tan, Bidebietan, donostiako taldeak Turkiako TMO Ankara taldearen aurka jokatuko du, Europako EHF Kopako partiduan. Talde hau Turkiako txapelduna da eta ligan jokatutako 8 partiduak irabazi ditu. Europako Kopan berriz kanporatua izan da. Hiru jokalari internazional turkiarrak, Jugoslabiar bat eta Azerbayan´eko bi jokalari daude aipatzekoak talde honetan. Partidua ez da erraza izango eta lortu den bideoa kanporaketa hau gainditzeko nahikoa dela pentsatu nahi dugu. Beti bezala donostiakoak duten guztia emango dute, eta motibazio eta ilusio haundiakin aurkitzen dira. Hurrengo egunean Andoain izango da bigarren partiduaren lekuko, eta antolakuntza lanetarako Leizarango taldearen laguntza izango dute, kanporaketa donostiakoentzat izango dela itxaropenarekin. Eragingarria da topaketa honetan Akabako Nagore Zipitria jokalaria Andoaingoa dela. Epaileak bi partidutan Holandako bi emakume dira eta Federazio Internazionaleko ordezkaria, Greziarra. Hemendik zorte ona opa diogu Akaba taldeari eta zaletuen eta jendearen laguntza eskatzen dugu denon artean kanporaketa hau lortzeko.