AKABAK BARAKALDOKO GABON KOPA IRABAZI DU BORDELEKO MERIGNAC TALDEAREN AURKA
Donostiako taldeak igandean 12:30 tan, Frantziako Merignac taldearen aurka jokatu zuen, Barakaldoko Gabon Kopan.Akabak, arazo gehiegirik gabe, lehen zatiko 20. minuturako partiduaz jabetzea lortu zuen. Merignac taldea markagailuan aurreratu zen lehen minutuetan bainan Akabak 10 minututan berdinketa lortu eta alde egitea lortu zuen, bere jokalarien lan onari esker. Ohizko 5-1 defentsa bortitzarekin, aurkariaren erasoa bertan behera utzi zuten, atsedenera 13-10 markagailuarekin iristea lortuaz. Akabako entrenatzaileak aulkiko jokalariei minutuak eman zizkien, behar duten konfidantza hartzen joateko, arrazoi honengatik erasoa ez zen oso egokitua egon.Ainara Rodríguez, matxalen Ziarsolo eta Itxaso Egaña min hartuta dauden Cruz Robles eta Maite Morales ordezko bezala jokatu zuten. Gol gehien sartu zuen jokalaria Eli Pinedo izan zen, 6 gol.