BERA BERA ESKUBALOI TALDEEN EMAITZAK ASTE BURUAN
2. Nazional taldea Muskizen (Bizkaia) Petronor taldearen aurka jokatu zuen, garaipen argi bat lortuaz, 15-29 (atsedenean 7-18). Bera Berak garaipena lehen zatian baieztatu zuen aurkari ahul baten aurrean, eta taldeko jokalari guztiak jokatzeko eta gola lortzeko aukera izan zuten. Itxaso Egaña izan zen golegile haundiena, 7 golekin. Talde jubenilak Zumaian Pulpo taldearen aurka jokatu zuen, berdinketa garrantzitsu bat lortuaz, 14-14 (atsedenean 5-4). Partidua oso parekatua izan zen eta garaipena bietako edonork lortu zezakeela erakutsi zuten. Naiara Elgarresta (5 gol) eta Roxana Citu (6 gol) taldeko golegile haundienak izan ziren. Talde kadeteak ere Zumaian jokatu zuen Pulpo taldearen aurka eta 19-15 galdu zuen (atsedenean 13-6).Tamalez partidua lehen zatian galdu zuten, nahiz eta bigarren zatian joku ona erakutsi, zazpi goleko abantaila gainditzea gehiegizkoa izan zen taldearentzat. Taldeko golegile haundiena Enara Martinez izan zen, 8 golekin.