AKABA BERA BERA PRESTAKETA LANETAN
Espainiako selekzioak dauzkan konproimezuengatik liga geldirik dago donostiako taldearentzat. Entrenamentu gogorrekin eta Jose Luis Villanueva entrenatzaileak prestatutako lanarekin, erritmoa hartzen ari dira, Donostian Abenduak 21 eta 22 an ospatuko den III. A.B.F. Kopa txapelketara indar guztiekin iristeko helburuarekin. Lan honetarako lagunarteko partidu batzuk antolatzen ari dira egun hauen aurretik eta ondoren ere, urtarrilak 10 eta 11 ean jokatuko dituzten E.H.F. Europako txapelketako bi partiduak prestatzeko. Abenduak 29 an, 12:30 tan, Barakaldon, Gabon Kopa jokatuko dute, Bordeleko Merinac taldearen aurka. Urtarrilak 4 ean, Mendabian (Nafarroa), Errege Torneoa, Lizarrako FCC.Itxakoren aurka. Bi partiduak zailak eta maila haundikoak izango dira oso ezagunak diren bi talde hauen aurka. Akabaren konpromezu internazionak eta ligako ondorengo partiduen prestakuntza maila ikusteko aukera egokia izango da. Hurrengo 15 egunetan ligako hiru partidu garrantzitsu jokatu beharko dituzte (Mar Osito- Vicar Goya- Elche).